Itzuli orri nagusira Bidali hau

Irekia.euskadi.net astelehenean irekiko dute

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-23 ¦ 12:40 ¦ herri-administrazioak

Sustatuk irailean iragarritako Jaurlaritzaren proiektua, Irekia.euskadi.net, datorren astelehenean, hilak 25, irekiko da, arratsaldeko 18.00etarako antolatu den ekitaldi batean. Zuzeneko bideo-emanaldia egongo da irekia.euskadi.net helbide horretan bertan.

Publizitatea

Eusko Jaurlaritzaren esku dauden datuen publikotasuna eta herritarren partaidetza zuzena sustatzea da ekimenaren abiapuntua, orain arte zabaldutakoaren arabera.

Aurkezpen ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan izango da, Gasteizen. Gonbidapenak bidali zituzten Jaurlaritzatik ostegunean, izena emateko e-postaz. Euskarazko gonbidapenean e-posta oker zetorren, eta haiei hori jakinarazi ondoren, beste mezu bat bidali zuten, ostiralean, zuzenketaren berri ematen. Kasu honetan, ordea, gonbidatuen e-posta zerrenda osoa mezuaren ageriko CC: alorrean jarri zuen bidaltzaileak. 142 lagunen e-postak daude zerrenda aukeratu horretan.

Jaurlaritzaren bigarren mezu ondoren, iradokizunak azaldu dira Twitterren (txisteen artean kasuren batean), datu-babeserako legeak hautsi izan direla. Ikusi iruzkin hauek, adibidez: bat, bi, eta hiru

Gonbidatuen zerrenda hori nola egin duten ez dakigu, baina Sustatu editatzen lan egiten duten bi lagun, Luistxo Fernandez eta Josu Mendicute, zerrenda horretan ageri gara, eta horregatik dakigu kontu hau. Gonbidatuak izan garenez, egongo gara Lehendakaritzan, eta kontatu ere egingo dugu Sustatun nola doan Irekiaren irekiera.

Erantzunak

#1. Re: Irekia.euskadi.net astelehenean irekiko dute

Josu Mendicute ¦ 2010-01-23 ¦ 16:05

Facebook taldea sortu dut: Nik ere erabiltzen dut BCC :-)

#2. Re: Irekia.euskadi.net astelehenean irekiko dute

Txopi ¦ 2010-01-24 ¦ 23:06

Deiak kritika gupidagabea oparitu dio ekimen honi argitara emango den bezperan.

#3. DEIAren kritikak

Mikel Larreategi ¦ 2010-01-25 ¦ 09:01

DEIA egunero ari da kritika gupidagabeak egiten: egiten badute egiten dutelako, ez badute egiten egiten ez dutelako. Ein batean normala da, ikusita zein joerakoa den, baina sozialistak gobernuan daudenetik, egunero argitaratzen duten portadan Gobernuaren aurkako albisteren bat. Ederra kanpaina!

#4. Eustat-eko datuen irekiera

Sustatu ¦ 2010-01-25 ¦ 09:18

Seguruenik Irekia proiektuaren zabalkundearekin du zerikusia Eustat-ek bere webgunean iragarritako edukien gaineko politika berriak:

Web gunearen helburu nagusienetako bat, ahalik eta erabiltzaile gehienengana heltzea eta ahalik eta azkarren informazio estatistiko ofizialera sarbidea ematea da. Testuinguru honetan, Eustatek baimena ematen du informazioa beste erabiltzaile batzuengana berriz zabaltzeko, iturria aipatzen baldin bada: “Iturria: Eustaten Web gunea: www.eustat.es”

Lehen, baimen idatzia behar omen zen. Hala ere, praktikan, Eustatetik datuak lasai kopiatu izan dira urteetan honetarako edo hartarako, eta inor ez da larritu.

#5. Irekia.euskadi.net irekiera irratiz

Sustatu ¦ 2010-01-25 ¦ 09:41

Ekitaldia irratiz ere emango da, gaztelaniazko programazioa egiten duen Euskadi Digital irratiak uhinez emango du Bizkaian (FM 100.4) eta sarean ere bai.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz