|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naiz© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2010-01-22 ¦ 12:44 ¦ marketinaAgian kanpainaren inguruan komentatu direnengatik, irratiko mezua aldatu egin dute. Ni Kaiku naiz. Eta zu? barik orain Ni Kaikukoa naiz. Eta zu? esaten dute. Interneten www.nikaikukoanaiz.com domeinua ere hartu dute izen horrekin baina, lehengo leloa ikusten da webgune berri horretara joanez gero. Agian irudiak aldatzekotan ere izango dira. Gaztelerazko eslogana, Interneten behintzat lehengoa da. Eta Nikaikunaiz.com domeinu orijinala ere martxan da oraindik. Erref.: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naiz (www.nikaikukoanaiz.com) Erantzunak#1. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizNerea ¦ 2010-01-22 ¦ 13:39Kritikek eragina izan duten froga. Oraingo mezuak hobeto ematen du belarrira. Ea kanpaina osoa aldatzen duten. #2. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizImanol ¦ 2010-01-22 ¦ 15:47Ez nago ba hain ziur aldaketa onera izan ote den... Kaikukoa... K askotxo belarrira... #3. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizxuriken ¦ 2010-01-22 ¦ 17:31Ba niri eskertzekoa iruditzen zait, eta beren jokabidea txalogarria. #4. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizFernando ¦ 2010-01-22 ¦ 18:40Ondo egin dutela uste dut. #5. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizAnjel Lertxundi ¦ 2010-01-22 ¦ 18:43Neuk ere, kritiketan izan dudan erantzukizuntxoagatik, eskertzen dut Kaikuren jarrera: kritikatzerakoan eta zoriontzeko orduan izan nahi nuke neurritsu. #6. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizxuriken ¦ 2010-01-22 ¦ 23:51Ze eskertza hoberik, kritikak kontuan hartu eta horien arabera jokatzea baino? ;) Ez naiz ni bereziki Kaiku zalea baina... oraingoan ondo jokatu dutela uste dut. Aurrerantzean espero daitekeena da berriz ez gertatzea horrelakorik, hasieratik behar bezalako garrantzia ematea "euskararen merkatuari", eta euskaraz (ere) pentsatzea iragarkiak. Gai honen inguruan, gaur etorri zait gogora nola Mitsubishi etxearen auto modelo berberak bi izen ezberdin dituen Euskal Herrian. Iparraldean: Montero. Hegoaldean: Pajero. (Egia da, hala ere, Britainia Handian Shogun esaten diotela eta AEBetan ere Pajero ) #7. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizxuriken ¦ 2010-01-22 ¦ 23:58Nahastu naiz. #8. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizSustatu ¦ 2010-01-23 ¦ 12:44Fernandok dioena (#4), Kaikuren azalpenak falta direla... Hemen ez badute erantzun edo mezurik utzi, horrek ez du esan ez denik azalpenik eman. Ez dakigu. Beharbada eman dituzte nonbait, publikoan edo pribatuan. Lema aldaketa ere, oraingoz domeinu-izen batean eta irratiko mezuetan nabari da. Webguneko irudietan lehengo lemak dirau. #9. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizAna Morales ¦ 2010-01-23 ¦ 12:44... Ez dakit beste inori gertatu zaion, baina protesta idatziz bidali zien nire lagun bati etxera deitu zioten telefonoz (behin baino gehiagotan gainera, mezua utzita erantzungailuan...). #10. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizIņaki Olano ¦ 2010-01-23 ¦ 14:19Bertako esnea geure abeltzainei erosteko arrazoi sendoak daude nire uste apalean. Sentimendu edo abertzaletasun kontua hauta dezake norberak, baina jasangarritasuna ere ba da, kalitatea zer esanik ez, eta gure baserri munduarekiko ardura, elkartasuna. #11. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizPruden Gartzia ¦ 2010-01-23 ¦ 16:35Kuriosoa egitean ari zait kontu hau. Izan ere, gogora ezazue "hortik zehar" euskaldunok (uler bedi euskaltzaleok) proiektatzen dugun irudi orokorra: taliban kuadrila bat, Bin Laden baino biolentoagoak eta fanatikoagoak. #12. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizIņaki ¦ 2010-01-23 ¦ 17:47Oker ez banago, Sustaturen kolaboratzaile batek lan egiten duen publizitate-agentziak egiten dio publizitatea Kaikuri. Orain dela gutxi erantzun dezente sortu zituen artikulua argitaratu zuen orri honetan. Bere iritzia interesgarria litzateke. #13. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizLuistxo Fernandez ¦ 2010-01-24 ¦ 08:24Hemen #12 erantzuna utzi duen anonimo honek... Lastima da troll zitalekin katramilatu beharra, baina zer egingo diogu. Sustatuko kolaboratzaileen artean, ez dago lanbidez publizista den inor. Marketinaz idatzi izan du, izen-deiturekin sinatuta, beste lagun batek, Iņigo Fernandez Ostolaza publizistak, artikuluak kargatzeko aukera baliatuta. Adibidez, Euskaltelen kanpaina batez idatzi zuen Fernandezek. Agian horrek erresuminduko zuen Iņaki faltsu hau. Gainera, honako honetan ere ez da isildu, eta Kaikuren kontuaz idatzi izan du lagun horrek: bere blogean. Ganorazko profesionalak eta troll ganorabakoak desberdintzea oso erraza da. Lehenaren adibide gisa, Euskalteli buruzko artikulu haren lehen ahapaldia har ezazue; ganorabakoaren adibidetzat, hemen goiko 12. erantzuna. Luistxo Fernandez, editorea, Sustatu.com #14. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizIņaki ¦ 2010-01-24 ¦ 10:09Agian ez dut asmatu nire mezua idazten. Iņigo Fernandezen iritzia interesgarria izango litzatekeela esan nahi nuen baina, benetan, ez nuen gaiztakeriaz esan nahi. #15. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizIņigo Fernandez Ostolaza ¦ 2010-01-24 ¦ 19:32Nireak/gureak ez diren kanpainei buruz plaza publikoan iritzia ematea gustatzen ez zaidan arren, gai honen inguruan hemen ere utzi nuen nire iritzia. Baina ez, haserre, urteak direlako Kaikuk ez gaituela kontratatzen, euskara eta publizitatea kezkagai dudalako, penaz, baizik. #16. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizrak ¦ 2010-01-24 ¦ 21:52Kaikua ez al da ba esnea jezteko egurrezko ontzia? Ze izen polita esne marka batentzat... Desasgertzear dagoen tresna baten izenak gure artean bizirik jarraituko du marka batengaitik. #17. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizOier Gorosabel Larraņaga ¦ 2010-01-24 ¦ 23:32Umore pixkat, zelan ez. Horregaittik egin netsan nik esne-kajiari pintadatxua, mezu-kate luuuuuze honen hasieran doian erretratua etaratzeko. #18. Re: Umore piska bat KAIKUrena dela etaIņaki Olano ¦ 2010-01-25 ¦ 06:44Esfinterrak lasaitzeko eskatzen du RAKek, eskerrak eman behar ditugu eta hemengo firma batek publizitatea euskaraz ere (!??!!) egiten duelako, nola egiten duen kontuan hartu gabe... Gaztelaniaz edo frantsesez horrelako hitz jokoei bide ez emateko aski trebatuak daude publizistak... baina euskaraz jakin ez eta.. bost axola. #19. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizrak ¦ 2010-01-26 ¦ 00:37Eskerrak eman ez, baina errespetua duenaren seinale bada bai nere ustez. #20. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizIņaki Olano ¦ 2010-01-26 ¦ 12:03Ez da "euskarak hori baino gehiago merezi du"... tamalez ez dakit zein konplexu diglosikoren erruz... edo gehiegitxotan gertatzen delako, Tio Tom baten gisara ohitu egiten gara horrelako tratu txar eta mespretxuetara, baina inongo pulpitura igo gabe lasai asko esan dezakegu "euskarak beste hizkuntzek aina merezi du".. #21. Re: Kanpaina aldatzen hasi dira: Ni Kaikukoa naizrak ¦ 2010-01-26 ¦ 19:03Azken idatziarekin ados nago Iņaki. #22. Kanpainako irudiak "Ni Kaiku naiz" esaten jarraitzen duSustatu ¦ 2010-02-14 ¦ 17:08Domeinu eta irratiko mezuak aldatu eta hilabetera ia, egia esanda, Ni Kaikukoa Naiz dioen domeinuan klikatuta, Ni Kaiku naiz diote irudiek, lehen bezala. Kontuaz gehiago idatzi dute Amatiņok bere blogean (jendearen protestak okerrak iruditzen zaizkio), eta Haritz Rodriguez Xuriken-ek berean. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomarketina gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|