Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2010-01-21 ¦ 10:20 ¦ aktan-jasoa

Komunikabideen aurrean hitz egin zuen atzo José Antonio Pastor sozialistak. Besteak beste zera esan zuen:

Ez dago garbi nork agintzen duen EAJn: Urkulluk Interneten duen blogetik, Egibarrek Parlamentutik edo Bilbaok Bizkaiko Foru Aldunditik.

Nire lehenengo inpresioa izan da pentsatzea Urkullu gutxiesten zuela blogean idazten duelako, baina...

Publizitatea

Gauzak horrela, Pastorren aburuz, oilotegia omen da Sabino Aranak duela mende pasatxo sortutako alderdia.

Gorago esan bezala, nire lehenengo inpresioa izan da pentsatzea Urkullu gutxiesten zuela blogean idazten duelako, baina gero ikusita beste bien tribunak zein diren, badirudi maila berean jartzen dituela bloga, Parlamentua eta Aldundia.

Edo ez, justu gutxietsi nahi du bloga harrizko beste bi erakundeen aurrean? Ez dakit.

Eta zer egin du Urkulluk? Bloga erabili Pastorri erantzuteko. Eta horrek zer esan nahi du? Kontu serioa dela bloga Urkullurentzat? Ez dakit. Nire irudikoz, azkarregi idazten du gauza onerako.

Erantzunak

#1. Re: Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?

Mamua ¦ 2010-01-21 ¦ 11:24

Ez dut uste azkar erantzutea txarrerako denik, alderantziz, guztiz onerako. Edukia aparte lagata, Urkulluren erantzunak eta hari erantsitakoak dena batera luzeegia eritzi diot irakurtzeko. Ai zelako ona euren artean Interneten eta publikoki jarduteari ekingo baliote, eta toki komun batean hobeto.

#2. Re: Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?

ashet ¦ 2010-01-21 ¦ 11:30

Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia da, ez Gipuzkoakoa.

#3. Re: Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?

Sustatu ¦ 2010-01-21 ¦ 14:12

Eskerrik asko, ashet. Zuzendu dugu testua.

#4. Re: Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?

iturri ¦ 2010-01-22 ¦ 00:08

@Ashet: eskerrik asko.

@Mamua: azkarregi idatzi duena ni izan naiz. Gutxitan irakurri ditut Urkulluren blogeko apunteak, baina irakurri ditudanean, iruditu zait estiloa gutxi zaintzen zuela. Eta hori da esan nahi nuena "azkarregi idazten du gauza onerako" beharrean.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

 

 Nabigatu euskaraz