|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskararen zaindariaren efektua inguruan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-20 ¦ 17:48 ¦ hizkuntzaEuskararen komisarioaren edo, bigunago esateko, zaindariaren paperaz iritzi trukea Benito Fizen Karrajua blogean. Erantzunetan, Josu Lezameta Jozulinek honela deskribatzen du zientzia-fikziozkoa dirudien efektu soziolinguistiko bitxia: Nik sarritan nabaritzen dut indar eremu bat, neure inguruan bost-hamar metrora zabaltzen dena. Indar eremuan sartzen diren ezagun -ezagutzen nauten- guztiak euskaraz hasten dira. Eta joaten naizenean eremuak ez die jada eragiten. Honela sentitzen dut nik behintzat. ;-) Erref.: Euskararen zaindariaren efektua inguruan (karrajua.org) Erantzunak#1. Ni: Euskararen Guardia ZibilaJuan Vélez ¦ 2010-01-20 ¦ 23:06Andaluziarra izaki, nirekin ikasi eta lan egin duten batzuk joera bera dute nirekiko. Badirudi kanpotik etorrita, autoritate moral gehiago dudala eta euskaraz egiten didate. Buelta eman eta erdaraz hasten dira berehala. #2. Re: Euskararen zaindariaren efektua inguruanjakas ¦ 2010-01-21 ¦ 09:19Euskaraz bizi denak bere inguruan eremu magnetiko bat eraikitzen du, ezaguna da errealitate hori. gure herriaren euskararen erabilera ehuneko hirukoa ei da, jakintza hogeikoa izan arren. Behin jaka itxi neban taberna baten, bost minututara agertu nintzan bere bila, eta lagun dodan tabernariak esan eustan nire jaka han egon zan bost minutuetan euskaraz jarraitu ebala lehenago nigaz euskaraz jardundako lagun bikote batek. Jaka jaso eta azkenik ospa egin nebanean, atetik irten bezain laster erdaraz hasi ei ziren. Magnetismo eremua deitzen diogu lagunok. Bilbo bezalako lekuetan kuriosoagoa da, euskaraz egiten baitizute batzuek eta euren koadrilakoek eurak harritzen dira "pero tu sabes euskera? Kontrako efektua gertatzen da be bai. Lagun eradldun batekin erdaraz zabiltzanean arraro begiratzen dizu zure inguruan euskaraz egiteko ohitura duen jendeak. Elebitasuna ez ei da hautazkoa batzuentzat. #3. Zaindarion penak eta zama arintzeko asmozI. Usarralde ¦ 2010-01-22 ¦ 16:26Sustatun eta Karrajuan irakurritakoek pentsatzen jarri naute eta gogoeta horretan sortu zaizkidanak aipatu nahi ditut mezu honetan. Gai honek erabateko lotura du neure buruari momentu horietan zer mezu transmititzen dizkiodan gaiarekin. Beste era batera esanda, nire buruarekin ditudan auto-elkarrizketek norantz naramate? Eztabaida honek elkarte gastronomikoetan egiten diren lagun arteko otorduen gaia ekarri dit gogora kolpe batez. Alegia, koadriletan badaude batzuk beti lan egitea egokitzen zaienak eta beste batzuk azken momentuan iritsi, eseri eta jan besterik egiten ez dutenak. Neu gehiago ibili naiz laguntzen dutenen artean, bigarrengoetan baino. Eta hor, lehen taldekoen artean, badira batzuk oso ondo eramaten ez dutenak kontu hau. Ardura eta zama guztia euren gain ikusten dute, haserreak eta ika-mikak pizten ditu gaiak... Nire ustez, bi kasuetan geure buruari zer esaten diogun horretan dago gakoa. Elkarteko egoeran nik horrela pentsatzen badut: "Beti neu nabil lanean", "edo ni mugitzen naiz edo koadrilakoak ez ginatekeen sekula elkartuko", "dena nik egin behar dut, besteak lasai eserita dauden bitartean"... Egia esan, ez dirudi bide horretatik otordu asko egingo ditugunik eta, gainera, neure buruari kalte egiten ari naiz, lagun artean amorratuta ibiliko naizelako. Aldiz, nire auto-elkarrizketa beste bide honetatik eramaten badut hobeto joan lekidake: "beti guri egokitzen zaigu lan egitea baina, horrela, gutxienez lagunak elkartu egiten gara", "gainera, niri sukaldean aritzea gustatu egiten zait eta ez dut lan modura hartzen, ondo pasatzeko zaletasun modura baizik", "gero hori bai, dena guk egin ordez, lanak banatu egingo ditugu eta horretan laguntza eskatuko diegu eserita altxa gabe egon direnei"... Nik uste dut hemendik joanda gusturago biziko garela. Hasteko, hizkuntzaren kontuan geure errealitatea ez dugu ahaztu behar: hizkuntzen arteko desoreka ikaragarrian bizi gara euskaldunok. Eta horrek gure inguruan hainbat portaera finkatzea ekarri du: bere hizkuntzari uko eginda bizi diren euskal hiztunak; eroso daudenak (ohitu ditugunak) erdal hiztun elebakarrak dira eta erosotasun hori apur bat haustea ekarriko digun pausu txikiena ere ez digute hain erraz onartuko; hizkuntzaren txipa euskal hiztunok eduki beharko dugu denbora guztian, geu garelako desoreka hori orekatu nahian gabiltzanak... Horiek horrela, antzeko gauza bat gertatzen dela iruditzen zait elkarteetan eta hizkuntza kontuetan. Ni mugitzen naizen inguruan, batzuek aipatu duzuen bost-hamar metro buelta horretan, nire presentziak euskal hiztunak euskaraz aritzea eragiten badu, geure buruari eman beharreko mezuetan bi bide daude hor ere. Bata, eztabaida honetan asko atera den, "ni hauentzat komisario-polizia-zaindari linguistikoa naiz", "hau fundamentua, ni joaten naizenean berehala pasatuko dira erdarara berriz"... Hemendik nora goaz? Ba, beti haserre ibiliko gara. Nekea, zama, etsipena, amorrua... gailenduko zaizkigu. Eta gainera, horrela sentituko gara gauza bera sentitzen dugun aldiro. Beraz, kondenatuta egon gaitezke sentimendu horiekin bizitzera. Baina, bestalde, nire barruko sentimendu horiek beste modu batera bideratuz gero hobeto bizi naiteke. Bakoitzak bere buruarekin egin beharreko auto-elkarrizketa horietan garrantzitsua da zer esaten diogun geure buruari. Eta hori da hain zuzen ere TELP tailerretan lantzen duguna. Geure buruari eman beharreko mezu horiek positibizatzen. "Eskerrak ni etortzen naizen tarteka zuengana, zuen hizkuntzari eutsi diezaiozuen laguntzen ari naiz, urte amaieran opariren bat eman beharko didazue", "ez dut zertan sentimendu txarrik indartu beharrik edonora sartu eta erdaraz jo eta su ari zirenak bat-batean euskaraz hasten direlako; nire portaera finkatua dut niri dagokidanean, nik euskaraz egingo diedala lehenengo hitza nonahi eta nornahiri", "dena ez dago nire esku, nik ahal dudan arte nire pentsaerarekin koherente izaten saiatuko naiz"... Gainera bi kasuetan, elkarteko afarian eta gaztelaniaz ari direnen euskal hiztunen artean, sortuko dira une egokiak gertaera horiek guztiak behar den moduan aurpegira esateko. Eta aukera horiek baliatzen saiatu behar dugula uste dut oso baikorrak ez diren baina barnean bor-bor dabiltzan sentimendu horiei irtenbidea emateko. Baina, momentuan ez daukagu zertan geure burua lehenaz gainera gehiago zamatzen ibili beharrik. Saia gaitezen normal antzera bizitzen. Ez gara super-heroiak. Hori Xabinaitorri utziko diogu. Azken batean, norberaren esku dago erre-erre eginda bizitzearen edota ahalik eta ondoen bizitzearen artean aukeratzea. Inazio Usarralde Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|