|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut ustedekin elkar ukituz© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-22 ¦ 07:49 ¦ masai-ikastaroaIrakurle batek bidali digu EventosBHMtiK jaso duen mezua, otsaileko Bilbo-Bilbo herri-lasterketa sustatzeko. Honela hasten da mezua: Ustedekin elkar ukituz jartzen gara lasterketa BILBAO-BILBAO-ren ospakizunaren informatzeko otsailaren 14an, 10.606m-ren distantzia batekin. Probak 11:00 ordutara hasiera emango du San Ignacioren kiroldegitik eta Zorrotzaren kiroldegian amaitzean. Lehen parrafo horren gaztelerazko bertsioa honakoa zen: Nos ponemos en contacto con Usted para informarle de la celebración de la carrera BILBAO-BILBAO el día 14 de febrero, con una distancia de 10.606 m. La prueba dará comienzo a las 11:00 horas desde el polideportivo de San Ignacio y finalizando en el polideportivo de Zorroza. Testu hori sartu dugu Opentrad itzultzaile automatikoan eta itzulpen hori egin digu, hain zuzen, eta emaitza barregarri hori eman digu: ustedekin elkar ukituz. Ez da lehen aldia Opentrad itzultzailea erabili eta errebisatu gabe zerbait publiko egiten dena. 2007ko hauteskundeetan Donostiako Alderdi Popularrak erabili zuen. Tresnak, itzulpena eman aurretik, honako abisua ematen du: Kontuz! Itzultzailea prototipo bat da. Bere itzulpenak komertzialki erabiltzea ez da gomendatzen. Eta halere badago oraindik itzulpen hori kopiatu eta pegatuta erabiltzen duenik, bistan denez. "Bihotzeko bat har bezate" esanez agurtu dute euren mezua. Bihotzeko bat hartzeko modukoa, bai. Mezu osoa
Ustedekin elkar ukituz jartzen gara lasterketa BILBAO-BILBAO-ren ospakizunaren informatzeko otsailaren 14an, 10.606m-ren distantzia batekin. Probak 11:00 ordutara hasiera emango du San Ignacioren kiroldegitik eta Zorrotzaren kiroldegian amaitzean. Erantzunak#1. Re: Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut ustedekin elkar ukituzJozulin ¦ 2010-01-22 ¦ 08:50Jaun / andere horiek #2. Re: Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut ustedekin elkar ukituzJoxe ¦ 2010-01-22 ¦ 10:01Um... ados jarri beharko ginateke euskaraz ari garen dozenatxo bat eragile eta gaztelerazko komunikazioak opentradekin itzulita bidaltzen hasi, ezta? Esate baterako: Señor / andere esos Vosotros enviado mordoilo la invitación por vacío leer nuevo tengo larik, para ir a esa carrera feliz grina me ha encendido, en la carrera de lado nos tocaríamos porque en la esperanza. Sin embargo La voluntad me ha oscurecido y la voluntad bajar el del corazón que coja queréis , irakurtzean. A aquel, no ir he decidido, mutuamente tocar ese -habiendo sido el placer también- el del corazón merezi no tiene , opinado. Adeitasunez. #3. Re: Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut ustedekin elkar ukituzAnttonio ¦ 2010-01-22 ¦ 10:03OpenTrad gizadiaren ondare izendatzeko eskatu beharko genioke UNESCOri. Pena litzateke horrelako perla bat galtzea... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|