|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet JOSM ikastaroa ostiralean Eibarren, OSMko mapak editatzeko© cc-by-sa Mikel Lizarralde - Tagzania ¦ 2010-01-22 ¦ 16:55 ¦ geografiaOpenStreetMap-eko mapak aldatzeko erabiltzen dugun editorearen, JOSM-ren, inguruko ikastaroa antolatu dugu ostiral arratsaldean Eibarren (informazio gehiago eta izenemateak EuskalMapa blogean). Ikastaroan, JOSM zer den eta nola erabili behar den azalduko dugu eta erabiltzaile hasiberri zein esperientziadunei zuzendua dago. OSM hazten ari da Euskal Herrian. Geroz eta erabiltzaile gehiago dabiltza mapak editatzen eta ikastaro honekin JOSM erremintarekin errazago lan egiten erakutsi nahi diegu. Erabiltzaile berriek izaten dituzten bi arazo nagusiak konpontzen ahaleginduko gara: instalazioa eta oinarrizko lehen pausuak. Erabiltzaileen hazkunde hori bi arrazoiengatik eman dela uste dugu: aspaldian antolatzen ari diren mapa-jaiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bere B5M datu geografikoak askatu izanak. Liberazio honi esker hainbat erabiltzaile hasi dira datuekin jolasean. Horra adibide moduan Asier Etxebestek B5Mtik OSMra atari edo peorak esportatzeko egin duen programa edota Asier Arsuagak lortu dituen WMS berriak (beheko irudian eraikinen WMS-a Lazkaon). Ikastaroan gai hauek beste batzuetaz jardungo dugu. Nahiz eta OpenStreetMap ez gehiegi ezagutu, animatu eta etorri ikastera.
|
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|