|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet IKEA gora, IKEA behera© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2010-01-25 ¦ 09:38 ¦ geografiaAtzo arte uste izan dut IKEA bakarra dagoela Euskal Herrian, Barakaldokoa. Ze oker ibili naizen! Kasualitatez betetako kilometro gutxiko bidaiak erakutsi dit zein sustraitua dagoen IKEA gure artean. Suediarra dela IKEA? Beno, suediarra ere bai.
Gertatutakoa: Goizean IKEAra joateko asmoarekin irten naiz etxetik, baina Barakaldoko denda erraldoira joan aurretik Leiora joan beharra nuen (inguruan ibili bai baina, aitortu beharra dut inoiz gelditu barik nengoela Bizkaiko herri horretan). Pena da lehenago joan ez izana zeren benetan sorpresaz betetako herria da Leioa!
"To, zelako kasualitatea! IKEArako planean eta begira etxearen izena!", eta neure artean barre egin dut.
IKEA! "Halakorik!", pentsatu dut, "Kasualitatea, kasualitatearen gainean".
Azokak ere IKEA zuen izena!
Zelan izan daiteke! Alboko okindegira sartu eta saltzaileari galdetu diot hainbeste IKEAren arrazoia baina, saltzailea kanpotarra zela eta ezin izan dit erantzun. Holding akaparatzaileren bat? Denda suediarraren demasako eragina? Toponimia kontua? Autoa hartu eta iheska irten dut Leioatik. Ez dago esan beharrik nora, ezta?
Txundituta itzuli naiz etxera. Gerora, informazioa batzen hasi eta, batetik, jakin dut hamaika sinonimo dituela IKEAk euskaraz (aldapa, aldats, malda, pendiz, patar, malkar, erripa, mendixka, muino, pendoka eta tontor); bestetik, Leioan auzo bat badagoela Ikeamendi izenekoa. Total, brikolajea asmatu baino mende batzuk lehenago ere bazegoela gurean IKEA! Ondorioak: 1) IKEA asko dago Euskal Herrian. Gure artera azkena iristen, Barakaldokoa. 2) IKEA euskara ere bada. 3) Kasualitateak, batzuetan, oso argigarriak dira. Erantzunak#2. Re: IKEA gora, IKEA beheraJoxe ¦ 2010-01-25 ¦ 10:23Bilbon ere bada Ikea bidaiak izeneko agentzia bat... #3. Re: IKEA gora, IKEA beheraana ¦ 2010-01-25 ¦ 10:39Bai,leioztarrok aspaldi-aspalditik joaten gara Ikeara altzariak erosten, suediarrak hemendik agertu baino askoz lehenagotik... #5. Ikeamendi eta IkermendiSustatu ¦ 2010-01-25 ¦ 11:46Bizkaiko Toponimoen datutegi ofizialenean (Foru Aldundiarenean) ez da ageri Ikea, Ikeamendi edo Monte Ikearik Leioan. Bai, ordea, Ikermendi izeneko baserri bat herri horretan bertan. #6. Re: IKEA gora, IKEA beheraUrtzi Azkue ¦ 2010-01-25 ¦ 11:48Antza danez, IKEA izena izenak jatorri popularra ere badauka. Orain Leioako BBVA banketxea dagoen lekuan duela 40 bat urte IKEA izeneko jatetxe bat omen zegoen, lekua jende askorentzat erreferentzi gisa hartzen omen zen eta beranduago inguruko leku askori izen bera ipini izan zaio. #7. Re: IKEA gora, IKEA beheraInazio ¦ 2010-01-25 ¦ 12:07
#8. Re: IKEA gora, IKEA beheraRicardo ¦ 2010-01-25 ¦ 13:01Gasteizen IKEA izeneko jatetxe bat dago. Ez janari-edariak, ez prezioak, ez dira Barakaldokoarekin parekatzekoak. Webgunea gaztelaniaz eta ingelesez bakarrik, bide batez. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|