|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Barbie informatikaria? Bai, bai, eman botoa© cc-by-sa e-makumeak ¦ 2010-01-21 ¦ 11:13 ¦ informatika
Barbie panpina eredugarriak urteetan zehar hamaika itxura eta soineko hartu ditu. Zalantzan dago orain baina. Zein izango da bere hamabigarren soinekoa? Zer ikasiko du hurrengo urtean? Aukera daukazu berari laguntzeko eta botoa emateko orain. Mesedez, esaiozu badela ordua Computer engineer bilakatzeko, egundoko aukera dela. Eman botoa Barbie-ren web-gunean.
Ez, neska askok ez du informatika ikasten, neska bakoitzeko bederatzi mutil dabil horretan azkenaldion; Euskal Herrian eta mundu osoan antzera. Normala Barbiek aukera hau orain arte planteatu ere ez egin izana. Ez omen zaizkie gustatzen neskei matematika eta teknika. Ez omen zaie interesatzen komunikazioa eta komunikaziorako autopista handiena den Internet hau menperatzea. Informazioaren teknologiak gizonezkoen kontuak omen dira. Informatikako kontuak aspergarriak dira. Kar, kar, kar. Beste alde batetik, 120 karrera egin eta gero okurritzen zaio Barbieri Computer engineer, Architect edo Surgeon izatea! Bazegoen lehenago aukeratzea, ezta? Ai Barbie Barbie! Sustatun kargatu dugun albiste honek izan dezakeen txantxa faktorea albo batera utzita apur bat, sartu e-makumeak webgunean eta beste datu osagarri batzuk jasoko dituzu horren gainean. E-makumeak taldearen baitan hau komentatu genuelarik, gutariko batek esan zuen: "Nik ez dut sekula Barbie-rik eduki, baina nork daki, Barbie informatikaririk egon bazen..." Barbie1.jpg 12KB (13255 byte) Erantzunak#1. Re: Barbie informatikaria? Bai, bai, eman botoaedurne larraza mendiluze ¦ 2010-01-21 ¦ 16:22"Nik ez dut sekula Barbie-rik eduki, baina nork daki, Barbie informatikaririk egon bazen..." Hori neska informatikari batek esandakoa, baina lortu beharko litzatekeena beste hau da: #2. Re: Barbie informatikaria?Goio Arana ¦ 2010-01-21 ¦ 16:34Dagoeneko aukeratuta edukiko ote du Barbiek zerraldoan jantziko duen modeloa?
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoinformatika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|