|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Maialen Lujanbioren omenezko platera prestatu du Argiņanok© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-19 ¦ 12:18 ¦ gastronomiaOdolkiz betetako patata batzuei Delicias Lujanbio izena jarri dio "Karlos Argiņano sukaldariak":http://www.hogarutil.com/Cocina/Programas+de+Televisi%C3%B3n/K.+Argui%C3%B1ano+en+tu+cocina. Espainiako Estatuan %18,2ko jarraipena duen programan Bertso Txapelketa Nagusia aipatu zuen : "hamabost mila lagun zortzi edo bederatzi orduz isilik eta errespetuan" egon zirela saioa entzuten. Osagaiak (4 pertsonarentzako):
Nola eginPatatak zuritu, zatitu eta egosi irakiten ari den ur gazian. 15-20 minutuz prestatu, tapa jarrita. Kendu ura eta pasapuretik pasa. Olio pixka bat gehitu. Barrukoa egiteko: txikitu tipula eta jarri zartaginean. Sagarra zuritu, bihotza kendu, dadotan moztu eta tipularekin batera jarri. Kendu azala odolosteari eta gehitu aurreko bi osagaiei. Jarri pure pixka bat trapu heze batean eta eman habia itxura. Betetzeko prestatutakoa sartu eta pure gehiago jarri gainean. Itxura borobila eman eta arrautzaren gorringoz margotu. Sartu labean 6-8 minutu 220ēC-tan. Piper saltsa egiteko: Lapiko batean piperrak egin olio apur batekin. Gehitu irina eta nahastu. Ur hotzez estali eta prestatu 10-15 minutuz. Irabiatu. Kendu azala beste odolosteari, moztu zatitan eta frijitu. Patata deliziak jarri, odoloste zati bana jarri bere gainean eta platera piper saltsarekin eta perrexilarekin apaindu.
lujanbio.jpg 25KB (26317 byte) Erantzunak#1. Re: Maialen Lujanbioren omenezko platera prestatu du Argiņanoksapi ¦ 2010-01-19 ¦ 15:00akaso odolkiaren azpian piper bat jarriko nioke, zapiarena egiteko.... #2. Re: Maialen Lujanbioren omenezko platera prestatu du ArgiņanokKutixi ¦ 2010-01-19 ¦ 23:59Gazteleraz behar al zuen horrek ere? Delicias??? "Lujanbioren kutixia" izen ederra litzateke ba! #3. Re: Maialen Lujanbioren omenezko platera prestatu du ArgiņanokSustatu ¦ 2010-01-20 ¦ 09:16Lagun batek Argiņanoren programaren zati bat pasatu digu, eta Euskaltubera igo dugu bideoa. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|