|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten bloga© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-24 ¦ 11:09 ¦ gastronomiaEuskara eta ogia dira Irinak eta urunak blogaren mamia. Gabonetan errege-erroskoa nola egin erakutsi zigun, edo opor ondoren izan dugun elurtea dela-eta ikusi genuen nola Juantxoren baserrian ez zen ogirik falta izan. Artikulu gehiago ditu bere blog zaharrean. Erref.: Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten bloga (irinaketaurunak.wordpress.com) Erantzunak#1. Re: Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten blogaOihana ¦ 2010-01-24 ¦ 11:40Elurtea zela eta ogirik falta ez zen baserria idurrerena da, ez juantxorena... #2. Re: Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten blogablogari ¦ 2010-01-25 ¦ 09:00Eman duzuen informazioa ez da zuzena, nahasia dago. Bloga ogizale talde batek sortua da, txandatuz errezetak argitaratzen dituztenak, begiratu ezgero, ikusiko duzue post bakoitzak egile ezberdina duela. #3. Re: Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten blogaleire narbaiza ¦ 2010-01-25 ¦ 17:43Juantxoren blog pertsonala uste dut Irina, ura, gatza...Ogia! dela. Irinak eta urunak blog koletiboa dela pentsatzen dut. Bertan Juantxok ere hartzen du parte. Baita gaztelaniazko Madrid tiene miga blog kolektiboan ere. Nobedadea "Irinak eta urunak" da. Ogiaren gainean eta era kolektiboan. Hori da behintzat Juantxok niri kontatutakoa! Gainera, esan beharra dut Juantxo ez dela baserrian bizi, kalean baizik (ez bada duela gutxi aldatu, behintzat). Nahastea konponduta? #4. Re: Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten blogaXabi ¦ 2010-01-25 ¦ 20:56Blogeko aurkezpenean ezin argiago: #5. Re: Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten blogaibon ¦ 2010-01-28 ¦ 00:43Dirudienez, blog kolektibo hori osatzen dutenen artean badaude baita proiektu pertsonalak dituztenak (edo hori izan da, behintzat, "Gure blogak" sailak iradoki didana) Deigarrienak La libélula roja (errezeta begetarianoak) eta Olaiaren sukaldea (laktosarik gabeko errezetak) iruditu zaizkit Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|