|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bi© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-02-08 ¦ 12:03 ¦ zer-erantzi
Aspaldian neukan gogoa post bat idazteko jantzi hauen gainean. Bai, bai, jantziak. Zer uste zenuten, bada, ergel deitu nahi niela gudari eta mendizaleei? Ez, horixe! Dena Kaikuren kanpaina horrengatik etorri da, eta momentu egokia izan zitekeela pentsatu dut. Hiru izen, arropa bi. Beti egon izan da nahiko nahastea izendatzean. Baina zer dira hiru izen horiek? Denok aditzeko moduan esango dut: sasoi batean txistulariek erabiltzen zituzten jakak edota jertseak.
Gaur egun oso demodé daude. Dena den, niri asko gustatzen zaizkit, beharbada umetan ez nuelako ez bata ez bestea izan. Hamasei urtean izan nintzen dantzaria (oraindik ere bihotzean dantzaria naizela esaten dut), gure poxpolin arropekin etxetik dantza egin behar genuen tokira zerbait eroan behar genuen gainetik jantzita. Taldeko askok oso kaiku politak zeuzkaten armarri, lauburu eta ponpoiekin! Nik, ostera, berokia edo jertsea jantzi behar izaten nuen! Gero, nagusiagoak egin ginean eta mutil eskasiagatik, Kaskarotak (Lapurdiko arrain-saltzaileen dantza) egitera kondenatuta geunden. Dantza horretarako arropa askoz arinagoa zen: ez galtzerdi, ez gerruntze, ez gona gorri. Berna hutsean, negu zein uda! Neguan nire hainbat taldekidek kaiku sendo eta dotorea erabiltzen zuten. Ni, beti, enbidiak jota.
Dantza taldeaz aparte, ikastetxeko nagusiak Olentzerorekin irteten ginen. Denak neskak izan arren, mutil jantzita joaten ginen: praka bakeroak edo urdinak, alkandora zuria, gudaria, koadrodun zapia saman, ardilanak eta abarkak. Oso janzkera tradizionala, horratik! Hau zergatik galdetuko duzue zuetako askok, beste sasoi bat zelako, diru gutxiago zegoelako, baita jakintza gutxiago ere. Nik ez neukan gudaririk eta lehengusu nagusiago batena erabiltzen nuen, oso zaharra eta gastatua. Hala ere, nahikotxo berotzen zuen, eta gustura erabiltzen nuen egun horretan.
Lehenago esan dut gaur egun nahiko demodé daudela jaka bi hauek. Gure ume-denboretan oso arrunta zen horrelako janzkiren bat etxean izatea. Kalean ere oihalezkoak erabiltzen zirelakoan nago, batez ere Bilbon. Edo behintzat hori da daukadan irudia: gizon bilbotar nagusia, txapel eta guzti, gudari urdina jantzita, dotore-dotore. Ez dakit, baina, zergatik laga ditugu alde batera. Euskaldunegiak direlako; baskorroegiak, alegia? Oskorrik Datorrena datorrela diskoaren azalean atera zituen, euskal look dotorea, ironiaz betetako argazkian. Abandonu honek beti harritu izan nau, zer geratu da bidean? Zergatik utzi ditugu armairuan sitsak jaten? Beste hainbat jantzi berreskuratu ditugu jaietarako, hauek zergatik ez? Hiru izen eta jaka bi: oihalezkoa (koadroduna edo ez) guk beti gudari deitu izan duguna, eta puntuzkoa (urdin iluna eta gorria, ponpoiduna) kaikua. Mendigoizale, beste batzuek gudariari ematen dioten izena dela badakit. Zuenean, zelan esaten diezue? Gustuko dituzue? Zein akordu dakarkizuete? Berreskuratuko beharko genituzkeela uste duzue? Erantzunak#1. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bixme ¦ 2010-02-08 ¦ 12:56oihalezko koadrodunari gure inguruan "lekeitiarra" esaten zitzaiola esango nuke; lauki berde eta beltzak izaten zituen. #2. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka biIñigo ¦ 2010-02-08 ¦ 13:02Nik ba dut lekeitiar bat grixa, neguan janzten dut noizean behin, bufandarekin oso txukun geratzen da eta bero-beroa da. De-mode-tik vintagera? #3. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka biurdin ¦ 2010-02-08 ¦ 13:04Oihalezko koadrodunari, gure inguruan, "kaikua" esaten diogu, hala lauki berde eta beltzak dituenari, nola koadrorik ez duenari. #4. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka biBlue kaiku ¦ 2010-02-08 ¦ 13:18Aspaldiko abestitxoa etorri zait gogora (Miller-en In the Mooden musika jartzen zioten) ¿Dónde vas Manolo? ¿Dónde vas Manolo? Al batzoki solo al batzoki solo ¿Puedo ir contigo? ¿Puedo ir contigo? ¡No, no llevas kaiku azul! #5. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bimarkos ¦ 2010-02-08 ¦ 14:12Getarian txistulari taldea berriz osatu dugu, eta "de gala" trajean lekeitiarra erabiltzen dugu, lauki berde eta beltzekin. #6. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka biTxinbilo ¦ 2010-02-08 ¦ 17:39Egia da zenbait arropa mota baztertu ditugula "euskaldunegiak" direlakoan. Esate baterako gero eta txapela guttiago ikusten da. Beisboleko gorratxoak nahiago ditugula ematen du eta nire ustez, horrek erakusten du zein akonplejatuak garen gurearekin. #7. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bijostuna ¦ 2010-02-09 ¦ 08:28Leirek Kaiku-ren kanpaina jantziarekin lotu duen ezkero... Kaiku enpresak Chilen zabaldu zen garaian, urte gutxi direla, Euskal Herrian jantziak egiten ikasi eta bertan "kaiku=mendigoizale"ak saltzen zituen txiletar bati, pleitoa jarri zion markaren erabilera zela eta ez zela. Ez dakit zertan bukatu zen. #8. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka biarrikitaun ¦ 2010-02-09 ¦ 10:57eskerrak euskal arropa tradizionalean leku batzuetan eboluzioa eman dela! #9. Audience musika taldearen zale gazteak kaikuen alde!Goio Arana ¦ 2010-02-11 ¦ 15:47Kaikuak edozein egunetan erabiltzekoak badirelaren adibidea: Audience musika taldearen ikus-entzunezkotik hartutako irudian , begira zelako polita dagoen umea kaiku eta guzti...
Oharra: bideo polit hori Bizkaian (EH) grabatuta dago, ez Boisen (AEB). #10. Re: Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bileire narbaiza ¦ 2010-02-15 ¦ 21:27Eskerrik asko denoi. Batez ere, Oier Araolaza eta Eli Balerdiri, post-a idazten nenbilenean asko lagundu zidatelako. Dantzarien arteko elkartasuna!! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|