|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet EHUko komunikazio ikasleen praktikak gehien ordaintzen dituen enpresa da Argia© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-18 ¦ 10:58 ¦ enpresaEHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak enpresa zerrenda bat publikatu du, bere ikasleei praktikak egiteko eskaintza bat, eta bertan zehazten da enpresa bakoitzak ikasleei ematen dien ordainsaria. Gehienek ez dute informazio hori ematen, baina ematen duten guztien artean, Argia da gehien ordaintzen duena: 310 euro hilean. Argia aldizkarian eta argia.com atarian (Komunikazioa Biziago enpresan) praktikak egiten duten ikasleek jasoko dute, printzipioz, ordainsari handiena. Astean 20 orduko praktikak dira (4 ordu egunero, arratsaldez). 3,5 euro orduko, gutxi gora behera, honako lana egiteagatik:
Datu hauek EHUren Leioako kanpuseko komunikazio ikasleei eskeini zaizkien aukerak dira, honako hiru lizentziaturetan:
Lizentziatura hauetako ikasleentzat argirataratutako aukeren zerrendatik hartu dugu informazioa eta titularrera eraman, baina gerta liteke beste enpresa batek gehiago ordaintzea. Izan ere, berez, enpresek ez dituzte zertan ikasleen praktikak ordaindu, ikasketa prozesuaren parte kontsideratzen baitira. Praktika orduen truke aukera askeko kredituak eskuratzen dituzte ikasleek. Zerrenda honetan enpresa askok ez dute ordainsaririk zehaztu, baina gerta liteke gero gehiago ordaintzea. Aldez aurretik eskaintza diruz zenbatzen dutenen artean diru kantitate handiena eskeintzen duena da Argia. Aurkeztutako enpresen zerrenda osoa ekarri dugu hona, scribd erabiliz: 09/10eko Bigarren Lauhilekorako Enpresak / Empresas Segundo Erantzunak#1. Re: EHUko komunikazio ikasleen praktikak gehien ordaintzen dituen enpresa da ArgiaAne ¦ 2010-01-19 ¦ 13:02eta agian gehien irakatsiko duena ere izango da Argia... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoenpresa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|