Itzuli orri nagusira Bidali hau

Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-15 ¦ 11:07 ¦ erlijioa

Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpiku berriak esan du, eta sortu da eskandalua.

Badira gaitz larriagoak Haitiko gaixo horiek sufritzen dutena baino (...) Geugatik ere egin beharko genuke negar, gure egoera espiritual pobreagatik, bizitzaren ikuspegi materialistagatik; beharbada gauza handiagoa da geuk sufritzen duguna, errugabe horiek sufritzen dutena baino.

Hitz testual hauek honela ateratzeari manipulazioa iritzi dio jada Munillak. Gauzak argitzeko, gotzainak dio SER kateko elkarrizketa horretan teologiaz ari zela.

Erref.: Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da (www.cadenaser.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Munilla piztia

Patxi H. ¦ 2010-01-15 ¦ 11:20

El dia de la bestia. Herenegun el mundon Munillaren argazki hau zegoen, kartelik gabe noski.

#2. Re: Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da

Karloto ¦ 2010-01-15 ¦ 11:34

Konforme. Iruzkin egokia fededunentzat.
Okerrena, euskal fedegabeon lepotik bizitzeko eta hemengo herri-ondasun batzuk administratzeko ekarri dutela Vatikanoak eta Espainiak apezpiku hori Euskal Herrira, demokraziaren izenean.
Egia esateko, hori da demokraziaren parte handi bat: koldarkeria, hipokresia, gehiengoaren gorroto eta zigorra gutxiengoari...
Zorionak, katoliko apostoliko horiek.
Orain 50 urte Donostiara Jaime Font i Andreu bidali zuen Ama Eliza Txit Sainduak, antzokian, zinean, etab., funtzioa hasi baino lehenago jendeak besoa altxa eta "Cara al sol" kanta zezan agintzera, besteak beste.
Berak eman zuen ordena pulpitutik, Kontxara bainu hartzera zihoazen emakumeak trajebañoren gainetik gonatxo bat jos zezaten, piztiak bezala ez agertzeko Urgulleko Sagrado Corazón de Jesusen aurrean.
Elizak eguneroko mezan eskatzen zuen "Jaime gure gotzaiaren alde", etc. (latinez).
Eta orduan eskolan Erlijioa ikasgaia ematen zigun apaizak eta Formación del Espíritu Nazional, polizia batzuek.
Kargu hori, egun, biktima izenekoek beteko dute, bere soldata eta guzti, omenalditik omenaldirako tartetxoetan. Bai, zerbait aldatu omen da mende erdian baina, funtsean...

#3. Jaume Font i Andreu

Xabier Eskisabel ¦ 2010-01-15 ¦ 12:09

Bere garaian Jaume Font i Andreuko argazki bat baserriko ganbaran aurkitu nuen. Beasaingo Astigarreta auzoan 1953. urtean bisitan ibili omen zen.

#4. Munilla nondik datorren eta nora doan

Luistxo ¦ 2010-01-15 ¦ 12:14

Gaurko Anjel Lertxundiren zutabea Berrian Haitikoaz zen, eta "Post scriptum"ean Munillari buruzkoa sartu du

Zera galdetzen du Lertxundik: Mon dieu!, nondik atera da? Nondik irten baino, nora ote doan galdetuko nuke nik, ez ote da iritsiko Patxitraperok igarri zion ametsetako tronuraino.


Argazkiak.org | Munilla © cc-by-sa: Patxitrapero

Hemen irudia osoago.

#5. Re: Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da

Nerea ¦ 2010-01-15 ¦ 13:12

Niri Munillak esandakoaren inguruan sortzen ari den zalaparta gehiegizkoa iruditzen zait. Haitin gertatu dena izugarria da, hori ez du inork zalantzan jartzen, eta Munillak ere ez du zalantzan jarri. Baina kontuan izan behar dugu munduko leku askotako jende askok egunero bizi duen egoera ere izugarria eta onartezina dela. Batzuk goseak hiltzen ari diren bitartean, gure kontsumismoa eta materialismoa infinitorantz doa. Gu bizi garen bezala bizi garelako ari dira beste batzuk egunero hiltzen. Eta egunero bizi behar dugu paradoxa horren aurrean hipokresiaz beteta. Agian gure bizimodua xaloagoa balitz ez lirateke munduko leku askotan gertatzen diren desgraziak gertatuko.

#6. Re: Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da

xare ¦ 2010-01-15 ¦ 13:39

Nerea, Munillaren aipamena ez zihoan hortik. Horretan jende gehiena ados dago, hots zuk aipatutakori buruz. Berak esaten zuen Espainako egoera espirituala, Haitiko gertakaria baina okerragoa zela. Hau da tragedia bateko konparazio maltzur eta interesatu bat da. Ateo asko, aborto egin duten emakume asko, homosexual asko elkartasunaren bidez, katolikoek egiten duten bezala, laguntza bideratzen ari dira Haitiara. Nondik zetorren konparazio nazkagarri hori?

Honek ez badu arrazoi dexente zalaparta sortzeko....

#7. Munilla, Munilla, beti titularren bila

Jozulin ¦ 2010-01-15 ¦ 18:01


Munilla animatu egin da. Nire aitapontekoak esango zuen bezala, hitz bitan: in-prezionantea!

"El Obispo de San Sebastián ha recomendado a Zapatero que evite a acercarse a tomar la comunión, por su apoyo a la ley del aborto"

#8. Re: Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da

xabier ¦ 2010-01-16 ¦ 21:37

Egia da "Espainian" ere badela zertaz arduratu. Haitiko tragediarekin konparazioak egitea onartezina iruditzen zait, hala ere. Gotzain jaunak esan duenez, "Haitin hil direnak honez gero Jaunarekin daude" eta ados, ni ez nago horren kontra. Baina bizirik geratu direnek lurrean posible den infernurik handiena bizi dute: urik ez janaririk gabe, etxerik gabe, familia galduta... imajina ote genezake okerragorik?

"Espainiako" egoera ere tamalgarria da, noski. Bere inguruan maitasuna eta senidetasuna zabaldu beharrean kondena eta eskomikuez gehiago arduratzen den "Elizako hierarkia" bat daukagu eta. Baina, mesedez, konparazioa krudelegia da eta Munilla jaunak ezin du esan komunikabideek gaizki zabaldu dutenik berria. Ez da hasi berria horretan, urteak daramatza, oker ez banago, Radio Marian egunero programak egiten. Hitzak neurtzen eta esan nahi duena argi adierazten ikasi ez badu oraindik, ez dakit nola izendatu duten gotzain. Hitz jokoak eta esamoldeak ondo daude, baina ez honelako tragediez hitz egiten ari garela.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea