Kaiku esne-markaren kanpaina berria da, Ni Kaiku naiz, puntu-com eta lehiaketa eta guzti. Leloaren egokitasunari erreparatu dio batek baino gehiagok, adibidez Argazkiak.org-en Txikillanak, eta baita Benito Fizek Atoan mikroblogean.
Eguneraketa, ostirala: Irakurle batek protesta egin ondoren, Kaikuk azalpenekin erantzun dio. Beste batek alprojentzako moduko beste marka bat topatu du.
Argazkiak.org | Gu kaiku gara © cc-by-sa: txikillana
Kaiku marka esneari lotutako terminoa ere badela argi dago, eta urteetako ibilbidea egin du merkatuan. Hala ere, esaldi horren kontestuan, beste zerbait ere iradoki dezake, Txikillana eta Fizek igarritako hori, hain zuzen ere: ergela, alproja...
Beste marka ezezagunago baten berri ere ikusi dugu Argazkiak.org-en: Irain jakiak.
Argazkiak.org | Irain Distribuciones Alimentarias. © cc-by-sa: xa2
Argazkilariak dioenez, Ezkio-Itsasoko Anduaga industrialdean ikusgai dagoen jaki banaketa enpresa baten izen xelebrea da.
Izen desegokien kontua oso komentatua izaten da interneten. Hona hemen ezagun bat:
Eta hemen, gaztelaniazko izen desegoki gehiago.
Ahaztuta neukan izen desegoki euskaldun hau: Pare Gabia. Eta zapatak saltzen dituzte! Egia izango da ze, pare bakoitzetik bakarra erakusten dute. WTF!?
Mikel Belaskok dio: La campaña de Kaiku naiz, como ya sabréis, resultante insultante para todas aquellas personas que hablamos euskera. Kaiku naiz := soy bobo. Espero que tomen las medidas pertinenentes para corregir esta desafortunada campaña.
Tira, uste dut mota horretako baieztapen borobilak egitea gauzak bere onetik ateratzea dela. Lehenengo eta behin, "Kaiku naiz" gaztelaniaz ez da "soy bobo", baizik eta "soy Kaiku" eta, bigarren hori (hau da, gaztelaniazkoa) hori bai da "soy bobo", baina euskarazkoa ez. Inpresioa dut euskaraz pentsatuz gero ez dela ezer iraingarririk ateratzen, apur bat behartua eta ez oso dotorea den esaera bat, lehen kolpera ez dena oso ondo ulertzen... baina besterik ez.
Eta jakina, "resulta insultante para TODAS aquellas personas que hablamos euskera", enfin, ni neu behintzat ez naiz iraindua sentitu.
Exageraziorik ez, mesedez.
Iraingarria den edo ez gauza erabat subjetiboa da eta ez naiz horretan sartuko (baina hala pentsatzea ez zait exagerazioa iruditzen). Argi gelditzen dena da kanpaina hau erderaz sortua dela eta publiko euskalduna bigarren mailokotzat jotzen dela. Esan gabe doa enpresa pribatu bat denez guztiz zilegia dela publizitatea nahi duten erara egitea. Beste gauza bat gure erantzuna izango da. Nik ere, mezu bat bidali diet eta nahiko nuke beste batzuk gauza bera egitea. Ez dakit ezertarako balioko duen, enpresaren erantzunak (kanpaina erretiratezen badute) esango digu.
Ez dezagun ahaztu Kaiku hitz hori "marka" modura aspaldian erabili dela, esnearena ez ezik, traineru ezagun-txapeldunak ere daroa izena. Horrezaz gainera, nik neuk behintzat ezagutzen ditut taberna-denda pare bat izen horretakoak, eta egongo dira gehiago (elkarteak, taldeak....).
Esango nuke bestalde, hitz horren adierak ez direla oso ezagunak izan orain arte, ezta euskaldunen artean ere, ez "kaiku" ontzia-substantiboa ez "kaiku" adjektiboa. Bata artzaintza-giroko tresna berezia, bestea leku batzuetan erabili-ezaguna baina guztietan ez. Nire inguruan behintzat, seguruenik kaiku berbak zer esan nahi duen galdetuta askori txistularien jaka baino ez zaie etorriko burura.
Hala ere, ezin da ukatu berba horrek, adierak adiera, bertokotasun ikutu handia daukala, tipografia "vasca" horretan idatzita ikusiko duzue askotan hain zuzen ere. Hori bai, gaur egun, euskararen ezagutzaren zabalkundearekin gero eta gehiagok dakigu norbaiti adjektibo hori ipintzeak zer adieraz dezakeen. Aintzat hartu du hori itzultzaileak? Ez dakit, baina beharleku makala jarri diotena.
Belasko hago lasai, Kaikuk erantzun egokiagoa emango dik.
duela pare bat aste edo, kexa/iradokizuna aurkeztu niean neuk ere Kaikukoei, euren produktuetan egiten zuten deialdi edo promozio bat erabat eta soilik gazteleraz egiteagatik.
egun gutxira erantzun zidaten, euskaraz, baietz, arrazoi nuela kanpaina horren kasuan; iradokizuna eskertzen zutela eta, orohar, euren produktuen informazioa euskaraz ere eskaintzen dutela webgunean.
itzulpen traketsak edo izen ez egokiak asko izan litezke. baina, egiari zor, akatsik ez dute hainbat enpresek egiten, euskaraz deus egiten ez dutelako.
hori bai, bertakotasuna saldu nahi diguten kaiku, euskaltel eta enparauen kasuan, euskarazko publizitatea gehixeago mimatu beharko lukete.
Eskertzen dizut oharra, Mikel, baina ez dago ezer barkatu beharrik. Kontua da batzuetan, Josebak dioen bezala, purrustadaka tratatzen ditugula ondo edo gaizki euskaraz zerbait egiten saiatzen direnak, eta isil-isil onartzen ditugula ezer ere ez egiten ez dutenak. Horrela, euskararen aldeko giroa sortu beharrean, kontrakoa sortzen dugula iruditzen zait. Ni ere bekatari naiz horretan, nahi nukeena baino sarriago.
Jakina, garbi dago ere edozer gauza ezin dela onartu eta euskaldunok errespetua merezi dugula. Horretan guztiz bat egiten dut zure haserrearekin.
Zelan asmatu, hortaz? Ez dakit. Ez da erraza euskalduna izatea.
«Kontua da batzuetan, Josebak dioen bezala, purrustadaka tratatzen ditugula ondo edo gaizki euskaraz zerbait egiten saiatzen direnak, eta isil-isil onartzen ditugula ezer ere ez egiten ez dutenak.»
Bai, Pruden, arrazoi duzu. Baina egia da, bestalde, beste batzuetan ondo edo gaizki eta askotan gaizki, trakets, azkar, edonola
euskaraz zerbait egiten saiatze hutsagatik edozer barkatzeko prest gaudela, aurrez bai baitakigu ze erantzun jasoko dugun bestela: «¡Publizitatea euskaraz egiten ahalegintzen gara, eta gainera kexaka?! Hurrengoan erdara hutsez eta kitto!»
Niri ere sarri aldatzen zait ikuspuntua: umoreko nagoen, haizeak nondik jotzen duen... odolberoago edo patxadatsuago nago. Nire iritziz benetan falta duguna, ordea, zuzen eta txukun jarduten dutenak txalotzea da.
Nire atzoko erantzuna ez omen sen heldu, gaurkoan errepikatuko dut, beraz.
Izen desegokiak euskaraz, milaka daude.Ezagunena, beharbada, Coca Cola Konpainiaren porrot nagusia izan zen hau:
Euskaldun batek edango luke "Txerri kouk" bat?
Porrotaz ez naiz harritzen.
Dena den Google erabiliz nahiko erraza da halakoak topatzea sarean:
Kriston arrakasta izango duen bideojokoa:
http://6.media.tumblr.com/tumblr_kp9stbHFPf1qzvqt4o1_r1_250.jpg
Enpresa kartzelagai ezaguna: ETA.com
Tipo hau uretan ibiltzen da, baina Facebook-en bere asmoen berri ematen du hasiera-hasieratik: Alex Zikin.
Musikari honek neskentzat bakarrik egiten du bere musika: Alua Nascimento.
Eta bere kitarra non erosi zuen ere badakigu: Halua
Eta zer esan pelikula honi buruz? Zikina Dinastija.
Mutiko afrikarrekin elkartasun GKEa (neskei ez omen diete laguntzen): Sakila Sponsorship
Enpresa honek incentivos de empresa delakoan aritzen da: Alua.es
Tipo honek lagunak behar ditu facebooken: Dennis Eroa.
Artista honek arrakastarik ez Euskal Herrian: Kakati.
Hain neska garbia izateko, izen eskatologikoa: Kakaty
Enpresa honen kotxeetan, semaforoetan zer egin behar den argi dago.
Kontxo, denbora nahikotxo galdu dut honetan...
Norbaitek segituko al du?
Estekak zuzendu dizkizugu guk, sapi. Hurrengorako. HTML erabili dezakezu, edo Testu Egiturauaren bizpahiru arauak erabili.
Hala ere, arrakasta izango duen bideojokoa aipatu duzunean, errepikatu egin duzu Txerri Koukaren irudia... Bideojokoaren irudia ikusi eta izena jakiteko irrikitan geratu gara.
Mila esker erreferentzia interesgarri hauengatik
Kaikutik deitu didate eguerdian, eta Kaikuko ordezkariak, barkazioa eskatzeaz gain, bere arrazoiak eman dizkit luze, zabal eta adeitsu:
-Kanpainian esaten dena da: KAIKU naiz, eta ez kaikua naiz.
-KAIKU logotipoarekin idazten da, beraz adiera negatiboa ez zen agerikoa
-KAIKU, azken finean, markaren izena dela
Bukatzeko, gomendatu diot Sustatun sartzeko, sortu den eztabaida jarrai dezan eta Euskaltelen kanpainarekin gertatukoa ere bai.
Eta baita Joxe Aranzabalen Faroan ere, han esandakoa irakurtzeko.
Eskertzekoa da berak gaiari emandakoa arreta.
Alproja hutsa zara, edo alprojoso xamarra? Esne begetala gustuko duzu, baina erostera joateko nagiegia? Horra hor zure esnea:
Argazkiak.org | Alpro Soja © cc-by-sa: sustatu
Belasko eta bioi adeitsu erantzun dizkigu Kaikuk gure kexa edo iradokizunak. Gizalegezkoa dirudien arren, jakina da administrazioak berak, edo auskalo non dauden call center horiek baliatzen dituzten multinazionalek, sarri, ez dietela kexu eta iradokizunei inongo jaramonik egiten.
Alde hortatik, zorionak Kaikuri. Dena den, Felisa eta Txuri behiak agertzen ziren kanpaina nahiago nik, "Kaiku naiz" dioen hau baino.
Ba, niri ere ez zitzaidan ezer gustatu leloa. Baina ez doa izenen bidetik,
izanarenetik baizik.
Bada aspaldian joera indartsu bat publizitatean edota marketinean, edo ez dakit
nik, enpresaren munduan "markar"rekin identifikatu beharraz behartzen
zaituena. Identifikatu bai, identitateaz...
Ezin dut.
Nire ustetan behintzat ez naiz kaikua, ezta kaiku ere. Ezta nahi ere!
Irratiko mezua aldatu egin dute. "Ni Kaiku naiz. Eta zu?" barik orain "Ni Kaikukoa naiz. Eta zu?" esaten dute. Interneten www.nikaikukoanaiz.com domeinua ere hartu dute izen horrekin baina, lehengo leloa ikusten da webgune berri horretara joanez gero.
Gastelerazko eslonaga, Internete behintzata lehengoa da.
Marka-izen (des)egokien antologiarako, beste bat: Palma Peña su-itzalgailuak.
http://www.brainstantsoup.com/blog/?p=381
Nik bidali dut kexa bat Kaiku komunikazio departamentura:
La campaña de Kaiku naiz, como ya sabréis, resultante insultante para todas aquellas personas que hablamos euskera. Kaiku naiz := soy bobo. Espero que tomen las medidas pertinenentes para corregir esta desafortunada campaña.
Ea hau egia den:
Su petición ha sido procesada,
nuestro equipo se pondrá en contacto con usted lo antes posible.
Gracias por confiar en nosotros.