|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Arabako bertso sorta kolektiboen I. Lehiaketa© cc-by-sa Arabako Bertsozale Elkartea ¦ 2010-01-16 ¦ 09:16 ¦ bertsolaritzaLagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzeko helburuaz, lehiaketa antolatu dute Arabako bertsozaleek. Lehiaketan parte hartzeko, Urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena eta Bertso-sortak entregatzeko epea Otsailaren 6ean amaituko da. Arabako bertsozaleak lagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Eta horrexegatik, Bertsozale saltsero eta euskaltzale martxosoen bila gabiltza. Taldean kantatzea gustuko duten horien bila. Euskaltegiko ikasle-irakasleak, mintzalagunak, bertso-eskoletan ibilitako jendea, entzule finak, bertsozale kuadrilak, gerrako beteranoak... denak izango dira ongi etorriak! Bertso berriak Arabari jarriak lelopean, Arabako bazter guztiak kantuan jarri nahi ditugu. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, Urtarrilaren 25a baino lehen eman behar dute izena (E-postaz edo telefonoz) eta Bertso-sortak entregatzeko epea Otsailaren 6ean amaituko da. Arabako 15 urtetik gorako lagunek osatutako taldeek hartu dezakete parte (gutxienez 4 lagun behar dira taldea osatzeko). Artxibo erantsian duzue, lehiaketako araudia. Bertso sorta kolektiboen lehiaketa ARAUDIA.pdf 1810KB (1853635 byte) |
Albiste gehiagobertsolaritza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|