|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Horma-garbitzailearen grafittia?© cc-by-sa Iņaki Olano ¦ 2010-03-06 ¦ 09:49 ¦ arteaZumaiko Euskotren geltokira doan tunelean hauxe topatu dut, askalo noiztik dagoen baina orain arte ez diot erreparatu...
Zeloz itsatsitako afitxaren stencil-a da (txantiloiz eta espraiz edo esponjaz egiten den grafittia). Hutsunea finkatzen du horman. Nahita eginiko grafittia, ala kasualitate hutsa?
Mai (love) hori du gainera barruan, imaginazioa libre, (Mai Arregi kazetari txantxikua berriro ere hormatan, "Mai Nazionala Askatu" inpagable hartan legez?). Horma garbitzaile batek bere lana inmortalizatu nahian une batez grafitero izan nahi? Norbaitek sprayz zentsuratutako orri bat kentzean horman geratzen den emaitza? Egileak sarean gure pitokeriak irakurtzen baditu, mesedez argi beza, aurrerantzean Zumaiko tunel horretako ikono obsesibo horren jatorria zein den... hurrengo horma-garbiketan desagertu aurretik.
Erantzunak#1. Re: Horma-garbitzailearen grafittia?borthuzai ¦ 2010-03-07 ¦ 04:54Jesus! Niri ere beti interesatu izan zaizkit ormetako orbaina abstraktuak! Hemen du nahi duenak, horrelako irudiekin, zentsura, artea, dekadentzia, edertasuna, artisten izena, norbanakotasuna eta abarren inguruan egin dudan hausnarketa bisual xumea. beasain - lazkao from borthuzai on Vimeo. #2. Graffiti garbiaeli ¦ 2010-03-07 ¦ 06:47Artista batzuk "graffiti negatiboa" edo "alderantzizkoa"teknika erabiltzen hasi dira. Ingelesez behintzat, "negative" edo "reverse" graffiti esaten diote. "Graffiti garbia" izen hobea litzateke euskaraz, nire uste en la estanterian, behintzat. Trikimailu gisa erabiltzen dute, legeari iskin egiteko. Izan ere, hirietako hormak margotzea debekatuta dago, baina graffitilari negatiboak ez du "margotzen", baizik eta garbitzen. Paretetako kaka disolbagarriekin garbituta sortzen ditu irudiak, eta ezin omen dute zigortu. AEBetan ezagunenak, Moose izena erabiltzen du. Hemen duzue bideotxo bat: #3. Re: Graffitti garbiaiņaki olano ¦ 2010-03-07 ¦ 14:08Oso ona, "reverse" ederrak egin daitezke. Bilbon esaterako... kutsaduragatik sekulako horma beltz mugriento piloa zegoen sasoi batean, baina uste dut denak garbitu zituztela. Ta orain nola ez dauden Labe Garaiak kea bota ta bota, ez dira belzten. "No hay bien k por mal no venga" :)... #4. Re: Horma-garbitzailearen grafittia?Sustatu ¦ 2010-03-08 ¦ 11:22Wikipediaren arabera, Reverse graffiti edo alderantzizko grafitiaren adibiderik oinarrizkoena da auto zikinetan zerria bezalako oharrak uzteko ohitura xalo hori. #5. Re: Horma-garbitzailearen grafittia?iņaki olano ¦ 2010-03-08 ¦ 11:37Honek ere kriston grazia eman zidan bere garaian... Gasteizko Unibertsitateen kalean, Izardui Komandantearenean topatu nuen, Igeltseroaren marketina, porlana fresko-fresko zegoenean egina.
#6. Re: Horma-garbitzailearen grafittia?X10 ¦ 2010-03-08 ¦ 16:51Ez dut uste Zumaiakoa horma garbitzaile batek eginikoa denik. Garbitzaileek brotxaz edo rodiloz tapatzen dituzte hormetan eginikoak, eta kasu horretan spray beltza erabili izan da. borthuzai, ez zara horrelako gauzen zale bakarra, hemen horri buruzko artikulu bat. Ezingo zara kexatu, azkenaldian dagoen zentsurarekin gure inguruan horrelakoak asko ugaritu dira eta. momentu honetan ez dut aurkitzen horren adibiderik, baina ikusi izan ditut garbitzaileek utzitako "diseinuak" oinarri bezala erabiliz gauza berriak marrazten dituztenak. eli, grafitti garbi hori oso zabalduta dago jada, eta inglalaterra aldean eta espaloietan publizitatea jartzeko erabiltzen da, Moose horrek adibidez bere bizimodu bihurtu du. Zelanda Berriko lagun batek bere saiakerak egin izan ditu, horma zikin bat, txantiloi bat (ez da derrigorrezkoa) eta lixibadun ura besterik ez dira behar. #7. Re: Horma-garbitzailearen grafittia?Iņaki Olano ¦ 2010-03-09 ¦ 07:39Ez, ez, X10, horma-garbitzaile graffitteroarena ideia jostagarria baino ez zen, suhiltzaile piromanoarena legez. #8. Re: Horma-garbitzailearen grafittia?X10 ¦ 2010-03-09 ¦ 10:03Iņaki, apustu egingo nuke garbitzaileen artean horrelako "piromanoak" ere badaudela. Beste norbaiten graffitiaren gainean idaztea errespetu falta omen da, eta "lege" hori ez betetzeak kriston iskanbila sor dezake, ikusi Banksy eta Robbo-ren arteko afair-a bestela. Ordutik aurrera Robbo-ren lagunak Banksy-ren lanak eraldatzen dihardute. Baina garbitzaile izan ezkero ... zure lana da, legala da, eta zuk dakizu non eta noiz sortu den horma garbi berri bat, txukun txukun, berriz margotua izateko prest. Jokoa berriz lehenengo laukitxora bueltatzen da. Tentagarria benetan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoartea gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|