|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Veleian topatutako fosil moderno interesgarriak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-15 ¦ 08:49 ¦ wtfVeleian topatutakoa dela jarri dugu, baina txantxa da. Christopher Locke izeneko batek halako hainbat tresna teknologikoren fosil bertsioak egin ditu: Game Boy, bideojokoen mandoak, telefono mugikor handi bat... "gehienek uste dutenez, eboluzio azkar baten ondorioz izan dute hain bizitza laburra".
Erref.: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriak (heartlessmachine.com) Erantzunak#1. Re: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriakni neu ¦ 2010-01-18 ¦ 11:58Argazkia polita eta interesgarria da, baina kontu gehiago eskatu nahiko nioke jendeari Veleiako kontuarekin. gure iragana ezagutzeko pieza garrantzitsua izango delakoan gaude jende asko. Hizkuntzalaritza arkeologiari dagokion esparruan sartu izanak guztia zaildu besterik egin ez badu ere. Komunikabide guztiek, ene iritzian, bat egin dute desakreditazio kanpainarekin, eta horrek are gehiago zailtzen du ganorazko ikerketa. Beraz, eskatuko nioke berria argitaratu duenari eman dezala halako argazkien berri halako gai serioarekin (jendea publikoki lintxatua izan da, lanpostuak galdu dira, profesionaltasuna zalantzatan ipini...) txantxarik egin gabe. #2. Re: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriakIņigo ¦ 2010-01-18 ¦ 13:31"Hizkuntzalaritza arkeologiari dagokion esparruan sartu izanak guztia zaildu besterik egin ez badu ere" DE qué vas, mutiko? #3. Re: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriakni neu ¦ 2010-01-19 ¦ 10:34Galdera horrentzako erantzun bakarra otutzen zait, baina behingoan Barrabas bakean utziko dugu. oraindik ez dago txosten arkeologiko bat ere ez kudeaketa okerra egin zenik dioenik. Hizkuntzalariak dira idazkun horiek faltsuak direla esan duten bakarrak. Ondorioz, eta Einstein izan gabe, badirudi hizkuntzalaritzak nolabaiteko esku hartzea egin duela arkeologiari dagokion ebazpenean, ez? eta luze hitzegin genezake hizkuntzaren fase dokumentatuak zeharkako eraikuntza metodoen ondorioen bidez baztertzearen aurka Mitxelenaz idatzi zuenaz, baina zure lehenengo erantzuneko tonua ikusita ez dut uste inora helduko ginenik. Egun on bat opa diezazula bizitzak. #4. Re: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriakIņigo ¦ 2010-01-19 ¦ 13:53Zergatik ez dituzu txostenak birpasatzen, mutiko, eta gezurrak errepikatzeari utzi? Hor dituzu txosten guztiak. http://www.alava.net/msginet2/Veleia/default.asp?idioma=eus Bide batez, fisikaz hitz egin dezakeen bakarra fisika den bezalaxe, hizkuntzaz hitz egin dezakeen bakarra hizkuntzalaritza da. Hobe zenuke hor zehar, egin gabe dagoen datatze-azterketa bat egiteko bidean "galdu" diren 5000 euroak non dauden galdetzen, ziur aski, parte bat zeure sakeletik atera da eta: http://paperekoa.berria.info/kultura/2009-10-29/042/006/Veleiako_fisikariak_ez_du_froga_erabakigarriak_argitzerik_lortu._Eliseo_Gilen_taldeko_Ruben_Cerdanek_bost_mila_euro_pasatxo_jaso_zuen_egin_gabeko_analitiketan_oinarritutako_txostenengatik_Azken_aste_hauetan_hiru_inputatuek_eta_adituen_batzordeko_kideek_deklaratu_dute.htm P.d.: nahi duzunean eztabaidatuko dugu Mitxelenarena. Lenguas y protolenguas irakurtzen has zintezke. #5. Re: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriakNI NEU ¦ 2010-01-19 ¦ 14:10Txosten horiek irakurriak ditut, lenguas y protolenguas bezala. Nor dabil hizkuntzaz afera harrien idazkiak egiteko sortutako matkak datatzea danean? "Gezurrarena" zure tonuaren parte gisa hartuko dut, ondo baitakizu hizkuntzalari "batzuk" direla faltsutzearen teoriari dogmatikoki eusten dioten bakarrak. Dozenaka txosten daude zure link agortu bezain berritu bako horri aurre egiten diotenak, goienatik buelta bat emanda aurkituko dituzu. Diruaren aferan konforme, baina oraingo enpresa esleipena askoz garestiagoa da, ez al duzu zeuk ordaintzen? Hizkuntzaren historia ezin da zeharkako metodoen bidez baztertu, (Lenguas y protolenguasen dator, hain zuzen ere) #6. Re: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriakiban ¦ 2010-01-19 ¦ 18:27Argi dago faltsua dela, arrazoi hauengatik: #7. Re: Veleian topatutako fosil moderno interesgarriakNI NEU ¦ 2010-01-19 ¦ 18:59Oso ona iban.Guztiz iruzkin zientifiko sinesgarria izateko azken esaldia baino ez da falta: "Nik bost minutu behar izan nituen dena jakiteko, ez daukat zalantzarik, eta zalantzak izatea lotsagarria da". Orain bai, ESPERO DUT hau aurkitu zuena publikoki lintxatua, langaezira jaurtia eta moralki sats eginda egongo dela. Bestela errealismo guztia galduko luke. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
WTF: Weno, Tira, Faborez!What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...
Atal honen zaindariak dira: Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com Albiste gehiagowtf gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|