Itzuli orri nagusira Bidali hau

Edorta Jimenezek dio euskal literaturari kiratsa dariola

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-11 ¦ 12:56 ¦ liburuak

Edorta Jimenez gaur urtarrilak 11 azalduko da Sautrelan, ETB3n, gaueko 21,30tan: euskal literatura ustelduta dagoela eta kiratsa dariola esanez, besteak beste.

Ez dakit kritiko horri, Jon Kortazarri, esate baterako nork eman dion boterea, edo nork ematen dion enkargua Mari Jose Olaziregiri bere antologia egiteko. Eta horrela goaz.

Erref.: Edorta Jimenezek dio euskal literaturari kiratsa dariola (euskaltube.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Edorta Jimenezek dio euskal literaturari kiratsa dariola

Sustatu ¦ 2010-01-12 ¦ 08:43

Elkarrizketa osorik EITB.com-en jarri dute. 16 minutu dira.

#2. Re: Edorta Jimenezek dio euskal literaturari kiratsa dariola

joan tartas de whisky ¦ 2010-01-12 ¦ 17:01

Ederto Jimenez!

Kritika publikoak beti dira osasungarri, eta ziur nago euskal kulturako gremio guztietan publiko egin beharreko gauza asko dekozela esateko ingurukoen mespretxuaren beldurrez bizi den askok. Kontua da, ene kanpotiko uste apalean, hamen lobbyen arteko istilutxu baten aurrean gauzela emoten dauala. Izan bere, hamen enpresa, iritzi artikulista, egitura paradigma sortzaileak (unibertsitate zein astialdiko eskola) eta antzeko elememtu asko ikusten dira alde batean eta bestean. Eta batez ere hori ikusten da, alde bat eta bestea. Botere borroka soil bat da? Nire izena zurearen lekuan huts bat? Hala sakoneko proposamen interesgarririk dauka inork?

#3. zentsura

bat ¦ 2010-01-14 ¦ 18:57

EITBren webgunean atzo ikusi zitekeen bideo osoa, baina gaur ez!
Zentsura hau da, eta ez txinakoa

#4. Re: zentsura

Sustatu ¦ 2010-01-15 ¦ 10:13

Tarte batez ez bada bideoa ikusi ez dakigu, baina itzuli da, eta osorik dago Jimenezen partea (16 minutuak), bai webgunean eta bai hemen itsatsitakoan. Programa osoa ez, hori ez dute jarri ere egin, baina bihar larunbata ETB1en emango dute 14.45etan. bat = zero.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz