|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Lost, Leioako komunean plost© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2010-02-02 ¦ 09:41 ¦ telebistaGaur estreinatuko du AEBetako ABC telebista kateak Lost telesailaren azken denboraldiko lehenengo atala (Lost edo Galduak, Perdidos izenarekin bota dute Hegoaldeko telebistetan eta Lost, les disparus izenpean Iparraldean). Gurean ere sekulako eragina izan du gaur mundu osoan ia aldi berean estreinatuko den telesail iparamerikarrak.
Aurrekoak bezala, Espainian, seigarren denboraldia Cuatro telebistak emango du otsailaren 9tik aurrera. Atal berriak orain artekoak baino atzerapen txikiagorekin hasiko dira botatzen ikusleen galera saihesteko asmoarekin, izan ere, zale askok Lost-en aurreko denboraldiak AEBetan estreinatu orduko deskargatu izan du bertsio originalean eta gaztelerazko azpitituluekin, horretara, Espainiako telebistan atal berriak botatzen hasi orduko zale amorratuek jada ikusita zuten denboraldi osoa.
Erantzunak#1. Re: Lost, Leioako komunean plostmai ¦ 2010-02-02 ¦ 11:38Seigarren denboraldiko lehen kapituluko minutu batzuk filtratu dira youtuben. Orain, Cuatrok jakinarazi du, kapitulu guztiak sarean jarriko dituela doan jaisteko, emititu eta hurrengo egunerako. #2. Re: Lost, Leioako komunean plostSuperandoni ¦ 2010-02-02 ¦ 13:11LOLst #3. Re: Lost, Leioako komunean plostGoio Arana ¦ 2010-02-02 ¦ 14:41Telefonoekin grabatutako azken denboraldiko lehenengo atal osoa omen dago sarean baina, artikulu honen arabera zaleek kalitate eskasean ikusi barik, estreinaldi ofizialera itxoitea erabaki omen dute. Egia ote da hori ala estreinaldiari eusteko marketin estrategia ? Hemen daude, nahi izanez gero, atal berriaren hasierako sei minutuak. Nik ez ditut ikusi. #4. Lost, azken denboraldiko lehen bi atalak euskaratutaSustatu ¦ 2010-02-08 ¦ 11:25Azpitituluak Euskaraz webgunean, seigarren denboraldi honetako lehen bi kapituluen euskarazko azpidatziak jarri dituzte. #5. Lost-en atalak deskargatzeko pazientzia behar da gero!Goio Arana ¦ 2010-03-13 ¦ 21:28Lost-en atalak deskargatzeko pazientzia handia behar da gero! Azken atala jeisten begira zenbat denbora eman dudan:
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|