|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajea© cc-by-sa euskeraikasi ¦ 2010-01-09 ¦ 10:07 ¦ hizkuntzaErreportaje interesgarriak daude Ibaizabal telebistako webgunean. Erreportaje honetan, Bilboko euskaldun ezberdinak ikusten dira: alemaniarrak, ama euskaldunberria, okinak, arropa dendaria, abokatua... Bertan Bilbo liburuari buruzko erreportaje interesgarria. Egia galantak esaten ditu. Erref.: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajea (www.ibaizabaltb.com) Erantzunak#1. Re: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajeaana morales ¦ 2010-01-09 ¦ 15:04Bikaina benetan erreportajea. Oso hunkigarria eta batez ere oso positiboa. Zorionak Zuberogoitiatarrei, Ibaizabal telebistari eta dokumentalean azaltzen diren euskaldunberri ausart eta kementsuei! #2. Re: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajeaFagoaga ¦ 2010-01-10 ¦ 12:02Oso interesgarria litzateke Bilboko euskaldun berdinei buruzko dokumentala ere. Ez duzu hala uste? #3. Re: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajeaRuben ¦ 2010-01-11 ¦ 10:34Gustatu zaidana da aurrera begiratzen duela modu eraikitzaile batean eta salaketa beti eskutik helduta. Hau da, ez soilik slaketetan geratu eta punto; baina ezta ere soilik mezu positibistak eman eta beste alderdia ez ikusi. Gustora topatzen dira halako gauza onak interneten galduta. #4. Re: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajeaJuan Vélez ¦ 2010-01-11 ¦ 11:52Ederra zinez, eta aurreko batzuk esan duten moduan oso modu positiboan eta aurera begirakoa egin dute. Zoragarria. #5. Re: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajeaFagoaga ¦ 2010-01-11 ¦ 21:33Hori ere interesgarria litzateke, Juan, baina ni "ezberdin" hitzaren egokitasunaz bakarrik ari nintzen. Kasu honetan intentzioz jarria egon liteke (ba ote?), baina gehienetan gaztelaniaren kalko hutsa da. La fiesta se celebrará en diferentes días/lugares: Festa egun/leku desberdinetan ospatuko da. Askoz egokiagoa da, bistan denez, zenbait/hainbat lekutan esatea. Horixe besterik ez zen. Erreportaje ederra benetan. #6. Re: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajeaJuan Vélez ¦ 2010-01-12 ¦ 10:51Barkatu Fagoaga gaizki ulertu badizut. Nik aipatu dudan gai horrek sutan jartzen nau eta uste nuen hortik zihoala zure testu. Barkatu berriz. #7. Re: Bilboko euskaldun ezberdinei buruzko erreportajeaRubenentzat ¦ 2010-01-14 ¦ 23:39Ruben: hau ez da "interneten galdutako zerbait". Zorionez, HAMAIKA TELEBISTAN erreportaje hauek botatzen dituzte. Primerako telebista da HAMAIKA, ezinbestekoa euskararentzat. Ea zabaltzen dugu euskaldunon artean!! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|