Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hobetuz? Webguneak badu hobetzeko beharra

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-07 ¦ 15:37 ¦ internet

Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa da Hobetuz, EAEko erakunde bat Enpresetan lanean daudenentzat prestakuntza eta formazio ikastaroak antolatzen ditu. 2009ko ikastaroetarako deialdia sarean dago, baina Microsoft Internet Explorer behar da. Webgunea ikusi ikusten da Firefox-ekin, gaizki bada ere, baina ez dakigu barruko aplikazioa badabilen. Abisua bada Explorer behar dela, suposatzen dugu ezetz.


Argazkiak.org | Hobetuz ez davil Firefoxekin © cc-by-sa: sustatu

Erref.: Hobetuz? Webguneak badu hobetzeko beharra (www.hobetuz.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Hobetuz? Webguneak badu hobetzeko beharra

Txopi ¦ 2010-01-07 ¦ 16:09

Lotsagarria...

#2. Re: Hobetuz? Webguneak badu hobetzeko beharra

xiber ¦ 2010-01-07 ¦ 16:46

Ez da kasu bakarra, ez. Euskara planak dituzten enpresen dirulaguntzen kudeaketarako erabiltzen den planhitz aplikazioa ere Explorer-ekin baino ez dabil.

#3. Re: Hobetuz? Webguneak badu hobetzeko beharra

sapi ¦ 2010-01-07 ¦ 17:36

Behin baino gehiagotan esan dut, baina tira, euskaltegien kudeaketa egiteko behar dugun q-87 aplikazioak ere explorerzalea da

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea