|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Burj Dubai, munduko etxeorratzik garaiena© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-04 ¦ 13:23 ¦ arkitekturaGaur da irekitzekoa Dubai hirian (Arabiar Emirrerri Batuak) munduko etxeorratzik handiena, Burj Dubai delakoa. 808 metroko altuera du (antena barne), eta 162 solairu. Aurreko garaiera markak 300 metrotan gainditzen ditu dorre berriak.
Skidmore, Owings and Merrill arkitekto estudioaren lana da Burj Dubai. Izenak Dubai Dorrea esan nahi du arabieraz. Etxebizitzak, bulegoak eta dendak (esparru komertzialak) daude erraldoiaren barruan.
Aurreko errekorra, Taipei 101 dorrearena, nabarmen gainditzen du dorre berriak: Taiwangoak 101 solairu eta 508 metro besterik ez ditu.
burj.jpg 34KB (35555 byte) Erantzunak#1. Re: Burj Dubai, munduko etxeorratzik garaienaDuez ¦ 2010-01-04 ¦ 17:34Dubai eta erraldoien inguruan esaten ez diren beste datu batzuk (ingelesez daude, baina irudiek ez dute itzulpenik): edo beste hau: edo azken hau: #2. Burj Khalifa, 828 metroSustatu ¦ 2010-01-05 ¦ 08:49Hasieran idatzitako izen eta altuera zuzendu beharra dago. Altuera definitiboa sekretuan omen zuten azken unera arte, eta 828 metro dira. Izenari dagokionez, Burj Khalifa izen ofiziala eman diote (Burj = dorrea), Arabiar Emirrerri Batuetako presidente Khalifa Bin Zayed-en omenez. Konparatzeko, Euskal Herriko eraikin handiena izango dena, Iberdrola Dorrea Bilbon, 165 metro garai izango da. Bost bider handiagoa da Dubaikoa. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoarkitektura gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|