|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Inozente egunerako behar zuen sorgin-solasa, atzerapenez
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-29 ¦ 16:03 ¦
hizkuntza
Bitxia gaur Jesus Mari Mendizabalen zutabea DV egunkarian:
Gapaur Ipinopozepentepe Epegupunapa depenepez,
apahupuntz-eperdaparapan epedopo soporgipin-sopolapasepeapan
ipidapatzipikopo dipizuput.
Jolas bat, silaba bakoitzaren ondoren, p+bokala gehitu. Artikuluan
ahuntz-erdara edo sorgin-solasa esaten dio, zapo-erdara ere esan izan zaio hizkuntzaren jolas honi. Aliterazioak kenduta honela hasiko litzateke artikulua: Gaur Inozente Eguna denez... Baina gaur ez da Inozente Eguna! Atzoko behar zuen zutabea atzeratu egin diote Mendizabali.
Erref.:
Inozente egunerako behar zuen sorgin-solasa, atzerapenez (www.diariovasco.com)
|