Itzuli orri nagusira Bidali hau

France 2k Hondurasko irudiak erakutsi ditu, Irangoak balira bezala

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-29 ¦ 14:33 ¦ hedabideak

Atzoko eguerdiko eta gaueko albistegietan France 2 kateak Irango azken protestaldiez informatu zuen, eta gertaerak ilustratzeko manifestazio bateko irudiak eman zituen: manifestariak aurre egiten atzeraka doazen polizia multzo bati. Baina Arret Sur Images webgunean deskubritu dutenez, Irangoak barik, irudiak Honduraskoak dira, joan den udakoak.

Erantzunak

#1. Re: France 2k Hondurasko irudiak erakutsi ditu, Irangoak balira bezala

Iker Gurrutxaga ¦ 2009-12-29 ¦ 15:54

Kontua da halako manipulazioak ez direla Frantzian bakarrik ematen. Espainian mila aldiz manipulatu dira irudiak, ez hain modu nabarmenean, eta hori kezkagarriagoa dela iruditzen zait, nabarmen ez geratzea alegia.

Gero horrela entzun behar izaten du kazetariak gezurra besterik ez duela saltzen…

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz