Itzuli orri nagusira Bidali hau

Patxi Lopezen Twitterreko ustezko jarraitzaile faltsuen kasua

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-30 ¦ 08:12 ¦ sare-sozialak

Patxi Lopez lehendakariaren inguruko fake posibleak aipatu genituelarik atzo, beste hau ere aipagarri: Twitterren dituen milaka jarraitzaileetatik, gehienek faltsuak diruditela, Jose A. Del Moralek Cybereuskadin demostratu zuen bezala. Hala ere, nahita bilatutako follower edo jarraitzaile faltsuak izan barik, badirudi sareko spam-robotek sortutako egoera bat izan daitekeela: Espainiako Twitterreko "erabiltzaile gomendatuen" artean agertu ondoren, badirudi horrek erabiltzaile gehikuntzarekin lotura zuzena duela," Enrique Dans (edans) ere gomendatuen artean agertzean antzeko gertatu baitzaio.

Erref.: Patxi Lopezen Twitterreko ustezko jarraitzaile faltsuen kasua (cybereuskadi.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Patxi Lopezen Twitterreko ustezko jarraitzaile faltsuen kasua

Karloto ¦ 2009-12-30 ¦ 11:39

Sinetsi orain Pérez Rubalcabak esandakoak...! Inperio pikaresko horren gobernuak gehienetan edo beti dihardute maltzurkeriatan, gezurretan, egia ezkutatzen, herritarrati lapurretan, agindutakoa ez betetzen...
Demokrata perfektuak, alegia. Ez da harritzekoa EAEtarren %77k ez onartzea eta gazteak oraino urrutiago kokatzea.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz