|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Hegazkin bat barrutik lehertarazten saiatu da bidaiari bat Detroiten lur hartzeko unean
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-26 ¦ 10:13 ¦
garraiobideak
Nonbait leherkari bat hegazkin barruan eztandarazten saiatu den gizon bat harrapatu dute Detroit hirian (AEB). Eztanda ez, baina sua eragin, eta ustezko erasotzailea bera dago zauritua erreta. Amsterdam-Detroit bidea egin duen Airbus batean gertatu da kontua, lurreratzera zihoanean hegazkina. Hegaldietara 100ml likido gehiago garraiatzea galarazita dago egun, baina nonbait neurri hori aldatu egin behar zen 2013. urterako Europako aireportuetan. Seguru berriro berraztertzen dutela hori, eta aireportuetako tramiteak are astunagoak bihurtuko dituztela orain.
Erref.:
Hegazkin bat barrutik lehertarazten saiatu da bidaiari bat Detroiten lur hartzeko unean (www.cnn.com)
|