Teknologia albisteak
2

Benedikto XVI.a lurrera bota dute meza hasterakoan San Pedro basilikan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-12-25 : 10:12

Joseph Ratzinger (Benedikto XVI.a Aita Santua) lurrera bota zuen eraso batean emakume batek bart gaueko 22.00etan Gabon Gaueko meza hastera zihoala, San Pedro elizan sartzerakoan Vatikanoan. Eguneraketa, 11.30: Erantzunetan jakinarazi digute Le Monde egunkariak dioela gertakari berean Roger Etxegarai kardinal lapurtarra (87 urte) zauritu dutela, eta ospitalean dagoela.

Bideoan ikusiko duzuen gorriz jantzitako emakume bat da erasotzaileaa.

Bideo honetan inguruan sortutako zalaparta ikusten da. Fededun gehienak, kamera eta telefonoak altxatuta, irudiak hartzeko irrika biziz ibili direla ematen du.

Inguruan zeudenek kamerekin nola jokatu duten ikusita, ondorioztatu dezakegu, laster igoko dituztela irudi gehiago Internetera.

Nahasmen une batzuen ondoren, jaiki egin zen Ratzinger eta meza eman ahal izan zuen. Emakumea Susanna Maiolo dela esan du Vatikanoak, 25 urte dituela, eta nazionalitate bikoitza, italiarra eta suitzarra. Erasoa eskuz egin zuen, ez zeraman armarik. Buruko arazoak omen dituela ere esan dute.

Erantzunak

Joxe Aranzabal
2009-12-25 : 12:22

Le Monde egunkariak dioenez, gertakari berean Roger Etxegarai kardinal euskaldunak izterrezurra apurtu du. Etxegarai Ezpeletan jaio zen duela 87 urte, eta Gemelli Ospitale Poliklinikora eraman bide dute, Erroman bertan.


Karloto
2009-12-27 : 10:58

Ume mukizu horiek! Gauez irten, parrandan, edana kontrolatu ez eta, hau dela edo bestea dela, beti borrokan. Igoal dio gauerdian atera edo hamarretan atera, zeinahi aitzakia jarrita.

Mutiko horiek egin behar dutena, neska hartu. Orduan apalduko zaizkie haizeak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago