|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-25 ¦ 08:29 ¦ musikaAurten ere ospatzen badute Nafarroako Unibertsitateko 22. Gabon Kantu Lehiaketa izango da. Honako hau da 2007ko Navidad en Navarra. Kristautasuna defendatzeko ideia berriak gogor entsaiatuta joaten dira ikasleak lehiaketara, ikusten denez. Ikusgarria da bideo hau 3. minututik aurrera. Horrez gain, bideoek gogora dakarkigute berriro High School Musicalen eragin estetikoa. Go!azen-en kasuan bezalatsu? Aurreko bideoan mutil taldea zen, eta beste honetan Olabideako neska talde batek 2006an aurkeztu zuen kantua: La Oveja Naranja. Bideoaren bukaeran dago taldeko gizon bakarra, ardi naranja hori Jesus umetxoari eramaten dion artzain indartsua. Iruņeko zein Donostiako kanpusetakoek hartzen dute parte Nafarroako Unibertsitatearen lehiaketan Gaztelera hutsez dira ikusi ditugun kanta guztiak (ez dakigu salbuespenik baden inoiz). Hona hemen iazko lehiaketako irabazleak: Donostiako Aieteko Ikastetxe Nagusikoak. Gabon kanta berriak ikasteko gogoz bazabiltza, Nafarroako Unibertsitateak antolatutako lehiaketan parte hartu izan duten dexente gehiago daude Youtuben. Nafarroako Unibertsitatearen Youtube kanalean bertan daude 2008koak, eta jendeak kargatutako gehiago ere badaude. Go!azen estiloaren aldagai batIruditu zaigu bideo hauetan High School Musical-en eragina ere badagoela, nolabait, eta elizari oso lotua dagoen ikasketa-erakunde bat tartean dela, burura etorri zaigu Go!azen telesail eta fenomenoa. High School Musicalen jite hori nabaritu nabaritu zenuten Sustatuzale batzuek, Go!azen-en harira Sustatun sortutako eztabaidan. Erantzun-truke horretan zera idatzi zuen batek: Ez zait Go!azen gustatzen (nahi baduzue, ez zait Go!azen-en maila artistikoa gustatzen), eta ez zait Go!azen-ek komunikatzen dituen bizitza-estilo, mezu eta jokaerak gustatzen. Estilo eta mezu berberak ote dira lehiaketa honetan nabaritzen direnak eta Go!azen-ekoak? Gaur ostirala, abenduak 25, emango dute Go!azen telesailaren azken atala, ETB1en gaueko 21.30etan. Erantzunak#1. Re: Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketakasandra ¦ 2009-12-25 ¦ 10:46Estilo hori da Amerikako Estatu Batuetan Christian rock deitzen diotena Hamarkadak daramatzate han eta Kanadan kultur adierazpen hori baliatuz kristautasunaren mezua zabaltzeko. Gehienbat protestanteak izaten dira. Dena dela, Estatu Batuetako Christian rock talde guztiak ikuspegi artistikotik ez dira Nafarroako ale hau bezain negargarri eta deskribaezinak. Hain zuzen ere, ematen du hauek ez dutela ideiaren muina harrapatu: kontua da kristau mezua erakargarri egitea gazteari edo publiko alternatiboari gertuko sentituko dituzten adierazpide artistikoak erabiliz (hip-hop, death metal eta punk kristaua ere badago...), ez urtikaria sortzea ikusleari. Oraingo bideo hau ikusita uste nuen batetik bestera Amo a Laura-ka hasiko zirela. Puaj. Gehiago irakurri eta entzuteko ikusi link hauek: #2. Re: Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketaNikezdutLauramaite ¦ 2009-12-25 ¦ 19:39Eta Nafarroako Gobernutik zenbat diru jasoko duten kakaņoņa hau egiteko? eta zertan eta nola justifikatu behar dute xahututako sosa guztia? #3. Re: Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketaperbertsioa ¦ 2009-12-26 ¦ 19:39Bigarren bideoa ikusita Doctor Deseoren kanta bat datorkit gogora, "ella me habla del seņor y le hablo del rabo del diablo/ tiemblo solo de pensar en mi testiga de Jehová" #4. Re: Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketaleire narbaiza ¦ 2009-12-28 ¦ 10:57Ai, ama, ze txarrak diren! #5. Re: Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketaNikezdutLauramaite ¦ 2009-12-28 ¦ 11:09Perbertsioa maitea, ez dakit besteek zer esanen duten, bainan niri 2. bideoa ikusita, kontu lizunak baino etsipena eta tristura sortzen zait. Neska politak direla (batzuk) bainan zinez batere originalak (birginalak zer esanik ez) zozoak, eta gainera oso gaizki abesten dute, batez ere bigarren ahotsa egin nahi dutenek. #6. Re: Nafarroako Unibertsitateko urteroko gabon kantu lehiaketaJosu Mendicute ¦ 2009-12-28 ¦ 19:23Eskumakoaz ari zara, Leire? Gaiztoa zara, nik ez nuke bibote hori sekula santan utziko! #7. Navidad en Navarra eta Auzmendiren bufandaJosu Mendicute ¦ 2009-12-28 ¦ 20:04Ez dakit beste inor fijatu ote den horretan, baina ni bai, fijatu naiz. Lehen bideoko tipo batek daraman bufanda bera eraman zuen Madrilera Egunkariaren Administrazio Kontseiluaren idazkaria izateagatik Egunkaria auzian auzipetua dagoen Txema Auzmendik.
Ni bi kasuetan fijatu naiz, nik ere horrelako bufanda bat erosi nuelako duela 5 urte Bartzelonan. Bershkan, esango nuke. #8. Bibote eta perillaleire narbaiza ¦ 2009-12-28 ¦ 21:29Josu, ez da intentzio txarrarekin izan. Zu argalagoa zara. Eta mutil horren defentsan esan behar dut biboteaz gain perila daukala, eta salbatu egiten dela. Hori bai, oraindik makina bat atxur gastatu beharko du ganorazko bizarra izateko. (hau bai gaiztoa!) #9. Nafarroako Unibertsitateko gabon kantu lehiaketa, iazkoa azkena?Josu Mendicute ¦ 2010-01-05 ¦ 12:36Nafarroako Unibertsitatean ikasten duen lagun batek esan dit iazkoa izan zela azken lehiaketa. Boloniako prozesuaren eraginez azterketa garaiak lehiaketarekin bat egiten duenez, bertan behera utzi behar izan dutela. :-( #10. BeetlesakErrespetu pixka bat! ¦ 2010-01-06 ¦ 21:25 Beetlesak hasiera batean ez zuten kantatzen trajez, korbataz, ondo orratuta eta bizarra ondo eginda? Ba ikusizue zeintzuk ziren, munduko inoizko talderik onena ez zen? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomusika gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|