|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Panga, ikastetxeetako menuetako arraina© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-23 ¦ 08:02 ¦ gastronomiaBixigua, legatza edo errebollua jartzen arriskatu gaur egungo umeekin? Jarri panga Gabonetako otorduetan ere, ikastetxeetako menuko arraina, ume guztiek protestarik gabe jaten duten bakarra.
Ze arrain mota da panga? Ez da, hain zuzen, euskarazko Wikipedian ageri den panga hau, itsasoko arrain bat, baizik Pangasius hypophthalmus delakoa, Asiako hego-ekialdeko ibai batzuetako ur gezatako arraina. Ingelesezko izen arrunta Iridiscent shark da, marrazo iridiszente edo fosforitoa, baina ez da, egiazki, marrazoen familiako arraina. Baina bai, distira iridiszentea ematen du hazten ari den bitartean. Jakina, arraindegi edo catering enpresetan ez da panga goiko itxura libre horretan sekula ikusten. Piszifaktorietatik, beste hau da irteten dena:
Hego-ekialdeko asian bertan, Tailandian eta Vietnamen, hasi ziren lehen piszifaktoria horiek egiten, baina munduko beste toki batzuetan ere badira gaur egun, Mexikon, adibidez, non AEBetako merkaturako ekoizten den (hango merkatuan swai izena hartzen du batik bat),. Hona iristen den panga ez dakigu nondik datorren, baina albiste honen arabera Vietnamen ekoizten den pangaren bigarren inportatzaile nagusia Espainia da, Errusiaren ondoren. Esteka horretan bertan pangaren ustezko arrisku batzuen berri ematen da. Hala ere, ez da berririk izan inguruotan inork panga txarra jateagatik gaixotu denik Euskal Herrian. Panga560.jpg 25KB (26269 byte) Erantzunak#1. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainaElena Laka ¦ 2009-12-23 ¦ 09:37Gusto kontua izango da. Neretako pangak kartoi gustoa dauka, ez du ematen arraina jaten ari zarenik. Gure etxean umeei ez zaie gustatzen, nahiago dituzte antxoak edo txitxarroa. #2. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainaoier ¦ 2009-12-23 ¦ 10:33Gure etxean gustora jaten dugui panga. Antxoak eta txitxarroa ere bai, baina argi daukat itsasoak dagoeneko ez duela nahikoa arrain denok nahi dugun arrain mota eta nahi adina jateko, beraz, espezie desberdinak probatu eta piszifaktoriakoetara ohitzen joan beharko dugu. Eta orain egin behar dugu hori, eta ez gure gustoko espezieak agortu ondoren, aurretik baizik, tarteka-tarteka haiek ere probatu ahal izateko. #3. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainaKarloto ¦ 2009-12-23 ¦ 10:34Ibaiko arrainak kartoi gustua, belarjale delako. Izkira eta karramarroak jaten dituenak (urraburua, lupia...) askoz ere tente eta biziagoak dira. Baina handitzen asko kostatzen zaienez, ez dute balio merkaturatzeko. #4. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainaTxinbilo ¦ 2009-12-23 ¦ 12:14Egia da umeen artean sekulako arrakasta duela. Aholku bat: labean prestatu, oso ona gelditzen da. #5. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainamikel ¦ 2009-12-23 ¦ 12:16Ikasle pisuetako klasiko bat ere bada. Nik nire kasuan, nahiago laban egin dezakedan eta zapore pixkat duen arraina. #6. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainaBeņat ¦ 2009-12-23 ¦ 12:51Nik neuk ere sarri erosten dut Eroskin, batez ere izan ohi duen prezio merkea (susmatzeko bezain merkea) dela eta. #7. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainaunai ¦ 2009-12-23 ¦ 19:18Panga merkea?? Hori gertatzen zaizue Eroskin erosteagatik. Los Riojanos arraindegian (Aldabe merkatua) legatza 8 eurotan. #8. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainaKarloto ¦ 2009-12-24 ¦ 17:37Bai, Pello Luxarberenean ere, legatza (ez egun hauetan) 7 euro ingurun dabil. #9. Re: Panga, ikastetxeetako menuetako arrainayaiza ¦ 2010-12-22 ¦ 17:50panga ez da umeen guztuko arraina umei ez zaigu gustatzen eta orain kendu dutela meek potu gara 13 urteko neska bat Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|