|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal folklorea bai, baina aldarrikapenik ez National Geographic-en© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-21 ¦ 12:02 ¦ telebistaIazko azaroan National Geographic-ekoak Elgoibarren grabazioak egiten ibili ziren Strong Man telebista saiorako. Supergizon batzuk etorri ziren hemengo herri kirolak probatzera, eta duela gutxi eman dute saioa NG-ren telebista kateetan. Twitter bidez jakinarazi digutenez, Elgoibarko plazan jarri zuten kartel batean, self-determination for falta da.
Self-derermination for the Basque Country leloa zegoen kartel horretan ingelesez, "Autodeterminazioa Euskal Herriarentzat". Baina pankartaren goiko erdia hutsik dago. 2:13 minutuan (atzeranzko kontaketan) agertzen da kartel zentsuratua: Beste bi bideo kargatu dituzte Elgoibarren.net-en, Elgoibarren eta Eibarren grabatutakoak. Horietako batean Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolaria harri batzuk besoaz nola apurtu ikasten. nationalgeog.jpg 125KB (128840 byte) Erantzunak#1. Re: Euskal folklorea bai, baina aldarrikapenik ez National Geographic-enDantzari ¦ 2009-12-21 ¦ 18:27Elgoibarren.net -eko ondorengo argazkian irakurri daiteke pankarta osorik. "Selfdetermination for" da ezabatutako zatia. #2. Re: Euskal folklorea bai, baina aldarrikapenik ez National Geographic-enDantzari ¦ 2009-12-21 ¦ 18:37Barkatu, hemen argazkia Elgoibarren.net #3. Re: Euskal folklorea bai, baina aldarrikapenik ez National Geographic-enSustatu ¦ 2009-12-22 ¦ 07:53Eskerrik asko, Dantzari. Hona hemen irudi horretako zati bat:
Hasiera susmatzen genuen Freedom for the Basque Country zela pankartako leloa, baina zuzendu egin dugu pista honi esker. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|