Teknologia albisteak
3

Euskal folklorea bai, baina aldarrikapenik ez National Geographic-en

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-12-21 : 13:12

Iazko azaroan National Geographic-ekoak Elgoibarren grabazioak egiten ibili ziren Strong Man telebista saiorako. Supergizon batzuk etorri ziren hemengo herri kirolak probatzera, eta duela gutxi eman dute saioa NG-ren telebista kateetan. Twitter bidez jakinarazi digutenez, Elgoibarko plazan jarri zuten kartel batean, self-determination for falta da.

Self-derermination for the Basque Country leloa zegoen kartel horretan ingelesez, "Autodeterminazioa Euskal Herriarentzat". Baina pankartaren goiko erdia hutsik dago. 2:13 minutuan (atzeranzko kontaketan) agertzen da kartel zentsuratua:

Beste bi bideo kargatu dituzte Elgoibarren.net-en, Elgoibarren eta Eibarren grabatutakoak. Horietako batean Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolaria harri batzuk besoaz nola apurtu ikasten.

Erantzunak

Dantzari
2009-12-21 : 19:27

Elgoibarren.net -eko ondorengo argazkian irakurri daiteke pankarta osorik. "Selfdetermination for" da ezabatutako zatia.


Dantzari
2009-12-21 : 19:37

Barkatu, hemen argazkia Elgoibarren.net


Sustatu
2009-12-22 : 08:53

Eskerrik asko, Dantzari. Hona hemen irudi horretako zati bat:



Hasiera susmatzen genuen Freedom for the Basque Country zela pankartako leloa, baina zuzendu egin dugu pista honi esker.


Erantzun

Sartu