Itzuli orri nagusira Bidali hau

Egin barre Espainiako erregearen mezuarekin (baita euskaraz ere!)

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-25 ¦ 08:57 ¦ telebista

Eguneraketa, ostirala 25: Sorpresa! Jozulinek erantzundakoari esker jakin dugu atzo erregearen euskarazko mezu hau zabaldu zela Interneten.

Jatorrizkoa (asteazkena 23): Bihar gauez ETB2k ere emango du, Espainiako telebista kate nagusiekin batera, Espainiako errege Juan Carlos I.aren Gabonetako mezua. ETB1 eta ETB3k ez dute emango mezua. Egun batzuk barru, espero dugu sarean agertuko dela dagoeneko tradizional bihurtu den mezu nahasketa... (jarraitzen du)

Publizitatea

Iazkoa, 3. alea izan zen, honako hau.

Goiko hori baino lehenago, beste bi ale hauek ere ekoiztu zituen internauta anonimo horrek:

Lehena:

Bigarrena:

Erantzunak

#1. 2009koa hemen da

Jozulin ¦ 2009-12-23 ¦ 09:46

Aurkitu omen dute bihar gauean emango dutena: Lost tape edition. Hemen.

#2. Re: Egin barre Espainiako erregearen mezuarekin

Sustatu ¦ 2009-12-23 ¦ 12:37

Bideo hauek etxeko epelean disfrutatu nahi badituzu, baita offline zaudela ere (adibidez, 24ko 21.00etan, telebistetan mezu ofiziala ematen dutenean), jaitsi ditzakezu zure disko gogorrera, eta gero ordenagailuan erakutsi.

Download Helper tresna erabil dezakezu horretarako, lehengoan azaldu genuen bezala.

Behin Download Helper instalatuta, ikusteko ematen badiozu bideo hauetako bati (adibidez Jozulinek hor estekaturikoa, hemen behean itsatsi dugu), aktibatzen da Firefoxeko ikonotxoa, eta fitxategia gorde ahal izango duzu.

#3. Re: Egin barre Espainiako erregearen mezuarekin

nieznaizhemengoa.wordpress.com ¦ 2009-12-23 ¦ 15:07

Kataluniako TV3eko Polonia saioak sketch dibertigarria egin zuen jun dan astean:

http://www.tv3.cat/pprogrames/polonia/polSeccio.jsp?seccio=video

orrian bideo asko dago, eskubiko atalean "Polonews: el missatge reial, en exclusiva" izenekoa da. vaya semanitak eman zuen eman beharrekoa, hauek 'al pie del cañón' jarraitzen dute.

#4. Katalunian bota dute ETBko mezua!

Imanol ¦ 2009-12-23 ¦ 15:10

Kataluniako TV3en joan zen eguenean bota zuten erregeak ETBn egingo duen mezua.

Bideo honetan dago: http://www.tv3.cat/videos/1962659

Nik ez dut asmatu une zehatzerako linka egiten, baina 23:45 minutuan hasten da.

Bon profit

#5. Homer Borbon

Sustatu ¦ 2009-12-23 ¦ 20:10

Ezin tentazioari eutsi Axiomaxiok, eta honako hau zintzilikatu du.


Argazkiak.org | Homer Borbon © cc-by-sa: axiomaxio

#6. Re: Egin barre Espainiako erregearen mezuarekin

Jozulin ¦ 2009-12-23 ¦ 20:30

Eta kantuan ere badaki. Ingelesez,  baina:

 


blogmyspacedvd to ipod video convertertalkingphoto, dvd to psp convertertalkingphoto, dvd to zunetalking photo album

#7. Erregea euskaraz! (edo)

Jozulin ¦ 2009-12-24 ¦ 16:59

To eta No! Jon Karlak euskaraz ikasi du! WTF!?

Mimesacojean ikusi dugu.

#8. Gabonetako mezua

Luistxo ¦ 2009-12-29 ¦ 16:42

Gabonetako mezu polita, Hur Gorostiagak eman zuena, Leire Narbaizaren blogeran entzuteko moduan dagoena.

#9. Erregearen diskurtsoa: azken bertsioa

Jozulin ¦ 2010-01-05 ¦ 19:36

Gaur bere urteguna denez, entzun dezagun diskurtsoaren azken bertsioa.



Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz