Itzuli orri nagusira Bidali hau

Arropak erantzita edo biluzik

© cc-by-sa  Elena Laka ¦ 2009-12-28 ¦ 07:20 ¦ zer-erantzi

Aurretik suhiltzaileek edo kirol taldeek egin zuten bezala, aurten HUHEZIko ikasleak animatu egin dira arropak erantzi, argazkiak atera eta egutegi bat ateratzera. Erabat larrugorritan agertzen dira bertan. Tira, erabat-erabat ez dakit, zeren ohitu gara hain beste gauza erabiltzen soinean, sarritan arropak zeharo erantzita ere ez gaudela oso-osorik biluzik.

Eguneraketa, abenduak 28. Erantzunetan, Patxitraperok bere egutegi biluztu propioa egin duela.


Huhezikoen egutetigik, Twitterren ikusia.

Publizitatea

Adibidez: azazkalak pintatuta eramaten ditugu (erditze-geletan ondo dakiten bezala, esmaltea kentzekoa beti daukate eskura), edo piercingak, belarritakoak daramazkigu, edo eraztunak, lepokoak, eskuturrekoak, edo betaurrekoak, lentillak, edo tatuaiak... Horretxek ia konturatzeke gure gorputzarekin bere egiten dituen objetuak.

Gero badaude beste objetu edo jantzi batzuk oso nekez eranzten ditugunak, nahiz eta gainerako jantziak kendu, arrazoi bat ala bestea dela, biluztasun totala galeraziz. Esate baterako: neguan biluzik baina beti galtzerdiekin lo egiten duen lagun hori. Marilyn Monroek Chanel 5 zk. lurrin tanta batzuk baino ez omen zituen jartzen lotarako. Lagun batek aproba egin zuen behin: lurrinaren usain bortitzak ez zion lo egiten utzi.

Beti zerbait jantzita eraman beharra daukaten horien artean, badaude jantzi edo apaingarria gabe larrugorritan sentitzen direnak, nahiz eta arropak eraman: ezpainak edo begietako khola pintatu gabe biluzik sentitzen diren lagunak. Edo txapela eraman ezean, beren burua biluzik ikusten dutenak.

Aldiz,desberdina da, baina badu biluztasunarekin zerikusirik, zeharo jantzita joanda ere, biluzik sentiarazten gaituzten pertsona edo begiradak. Hauetxek baina ez daukate objetuekin zerikusirik, egoera konkretuekin baizik.

Alegia, zaila dela erabateko biluztasuna, azal oso-osoa eta huts-hutsik agertzea edo ikustea.


Argazkiak.org | Nortasun Balioanitza Egutegia © cc-by-sa: huhezi

Eta zuri, zer da gorputzetik (ia) sekula kentzea gustatzen ez zaizun objetu edo apaingarri hori? Edo zer erantzita sentitzen zara larrugorritan? Edo erantzi gabe ere, zerk edo nork sentiarazten zaitu biluzik?

HuheziTwitpic.jpg 51KB (53202 byte)

Erantzunak

#1. Belarritakoak

leire narbaiza ¦ 2009-12-22 ¦ 10:04

Elena, esan duzun moduan, hainbat begiradek biluzten gaituzte kalean. desatseginak eta morbosoak izateaz gain, seguritate eza transmititzen digute. Bestetik, zer gabe sentitzen naizen biluzik? Belarritakoak! Ezin naiz irten belarritakorik gabe! Biluzik eta aurpegian zerbait falta zaidala sentitzen dut! Eta hori ezkerreko belarrian beti aro bi daramatzadala! Baina jaio berritan egindako zuloek markatu egiten gaituzte, oherako baino ez ditut kentzen. Aroak, aldiz, inoiz ez! Eraztun gabe ere nahiko biluzik sentitzen naiz, gero eta gehiago. Esku bakoitzean bat, handiak ahal bada. Erraza da niri oparia egitea ;-)

#2. Re: Arropak erantzita edo biluzik

Josu ¦ 2009-12-22 ¦ 10:18

Ni orain dela pare bat hilabete hasi naiz lentilak erbailtzen asteburutan, eta betaurreko gabe biluzik sentitu naiz, ohitu arte.

#3. Re: Arropak erantzita edo biluzik

Medikuntzako Ikasleak ¦ 2009-12-26 ¦ 17:34

Medikuntzako ikasleek ere egin dute euren egutegia, eh?

#4. Nik ere egin det ba, nerea!

Patxitrapero ¦ 2009-12-28 ¦ 00:50

Hementxe aurkituko dezue. Artez beteriko hamabikoa. On egin dagizuela.

#5. Autoedizioaren abantailak: Trapero, medikuntzakoak, Jozulin

Sustatu ¦ 2009-12-28 ¦ 08:57

Ai, Trapero, autoedizioaren abantailak zer diren. Egun honetarako aproposa den beste hedabide bat ere sortu du Jozulinek.


Argazkiak.org | eguRkaria © cc-by-sa: Jozulin

Horra, Egurkaria tamaina osoan. Bertan agertzen direnak etiketatuz, Facebook-era ere igo dugu irudia.

Madikuntzakooi dagokizuenez, EHUkoak zarete? ez bazarete lotsatzen, adierazi zein tokitan den zuen egutegia, eta ekarriko dugu hori ere hona.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook

Zer Erantzi

Zer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.

Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com

 

Albiste gehiago

zer-erantzi gaia duten albiste gehiago