Itzuli orri nagusira Bidali hau

Munillaren ordenagailuak bazekien nortzuk ez ziren bere taldean egongo

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-12 ¦ 07:43 ¦ erlijioa

Gipuzkoako elizbarrutiko goi-kargudunek dimititu egin dute, eta orain Munilla Donostiako gotzain berriak talde berria izendatzeko lana hartu beharko du. Lan hori errazteko ez dakigu bere konfidantzako jendeaz osatutako zerrendarik ote duen Munillak, baina lehen behintzat bere ordenagailuan ba omen zeukan euskal apaizen zerrenda beltz bat; horiek seguru ez dituela bere taldera gonbidatuko.

Erref.: Munillaren ordenagailuak bazekien nortzuk ez ziren bere taldean egongo (www.publico.es)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Joxe Arregiren deklarazioak Munillaren ordenagailuaz: "Esperant Munilla" dokumentala

Sustatu ¦ 2010-01-18 ¦ 13:42

Joxe Arregiren deklarazio hauek aurkitu ditugu Youtuben, CanalReligio erabiltzaileak igota. Gazteleraz dira deklarazioak:

Bideo hau Esperant Munilla izeneko dokumentalaren zati bat da, hiru zatitan dago Youtuben: 1, 2 eta 3.

Imanol Trebiņok Eibartarrak posta zerrendan egin du bideo hauek ikusteko gomendioa:

Egin dabena oso sinplea da, Euskal Herrira etorri eta bertako bospasei abade ezaguneri alkarrizketa batzuk egin eta hori gertau dabe. Ia dana alkarrizketak diranez ia dana gazteleraz dago. Hementxe dittuzue, nik esango neuke oso onak dirala, telebistan emoteko beste bai, baina lasai, ez dabe emongo, ez ETBn behintzat. Azken batian Euskal Herriko abadien ikuspegixa jasotzen dabe.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea