Itzuli orri nagusira Bidali hau

10 egunetan 10 ironman egin dituen ultraman donostiarra

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-05 ¦ 13:17 ¦ kirola

Beņat Zubillaga du izena eta harro kontatu du bere blogean decaironman dela. 10 egunetan 10 ironman egin ditu. 2009an lehen postua eskuratu du Kanadako Ultraman 3 eguneko proban.

Publizitatea

Ironman triatloi proba batek igeriketa, bizikleta eta maratoia uztartzen ditu:

  • 3.800 metro igerian
  • 180 km bizikletan
  • 42 km korrika

Kanadako Ultraman proban hiru egunez aritzen dira kirolariak lehian, guztira ia hiru ironman egiten:

  • 10 km igerian
  • 418,3 km bizikletan
  • 84,3 km korrika

Azken edizioan, 2009koan, Beņat Zubillaga donostiarra izan zen irabazlea.

Hamar eguneko probak ere egin ditu Zubillagak, eta bere blogean gazteleraz kontatzen joan izan da proba egiten zuen bitartean. Mexikon Decaironman proban parte hartu aurretik bere maletak erakutsi zituen, eguraldi egoera guztientzako erropa eraman zuen.

Erantzunak

#1. Re: 10 egunetan 10 ironman egin dituen ultraman donostiarra

Josseba ¦ 2010-01-08 ¦ 15:30

Ez dakit ba, zein droga izango den arrskutsuagoa: tabakoa, alkohola eta gainontzeko "klasikoak", ala Gipuzkoa partean hain modan jarri den "kirola tope guay" hori. Nire semeei bietan ez erortzeko aholkatuko diet.

#2. Re: 10 egunetan 10 ironman egin dituen ultraman donostiarra

sapi ¦ 2010-01-09 ¦ 17:54

Kar kar Josseba, gauza bera pentsatu dut nik. Euskal herrian badugu halako beste ultraman bat, Ricardo Abad, 150 maratoi egin omen zituen 150 egunetan, eta orain 10 maratoi egin nahi ditu 24 ordutan...
Errespetu osoz, bere puntu frikia duela iruditzen zait, eta WTF sailean sartuko nuke nik

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz