Itzuli orri nagusira Bidali hau

"Heriotza lantzen" euskarazko blog berria

© cc-by-sa  Heriotza lantzen ¦ 2009-12-31 ¦ 14:56 ¦ blogak

Heriotzaren inguruan hezkuntzan, kalean, jendartean, egunerokotasunean dugun hutsune handi eta beltz hori gutxitu eta kolorez margozteko helburuz hasi dugu Heriotza lantzen blog berria.

Publizitatea

Heriotzaren inguruan materialen bat egiteko asmotan gabiltza eta heriotza guztioi gertatuko zaigun gauza dela jakina denez, zuen iritzia jasotzea oso interesgarria iruditu zaigu (nola bizi duzuen heriotza, nola egingo zenuketen eramangarriagoa..., buruan duzuen edozein ideia...). Horretarako blog bat ireki dugu eta bertan eztabaidarako kontuak, bibliografia eta denetarik bildu nahi dugu: Heriotza lantzen

Gure bizitzako ekintzarik garrantzitsuena heriotza da.
Ernest Renan

Gurean, heriotzaz naturaltasunez mintzatzea dugu helburu, gure seme-alabei heriotzan ere heziketa ahalik eta egokiena eman asmoz, eztabaidatu, baliabideak eskeini, eta elkargune bat sortzeko. Irakasle eta gurasoei zuzenduta badago ere, edonork parte-hartzeko gunea ere badela uste dugu, heriotza guztiok bizi beharreko pausua delako eta beraz,guztiok dugulako zer irakatsi eta zer ikasi.

Erantzunak

#1. Re: "Heriotza lantzen" euskarazko blog berria

Durangotik ¦ 2010-01-02 ¦ 14:17

Abenduaren 23an blog horren inguruko iritzi-artikulua idatzi zuen Maider Iantzik Gara egunkarian

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz