|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet UEUk "Kalkulu diferentziala eta integrala" argitaratu du, zientzia ikasketetan erreferentzia den liburua© cc-by-sa Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) ¦ 2009-12-20 ¦ 08:27 ¦ liburuakUdako Euskal Unibertsitateak N. Piskunov-en "Kalkulu diferentziala eta integrala" liburuaren euskarazko bigarren bertsioa argitaratu du. Liburu honek kalkulu diferentzial eta integralaren oinarriak lantzen ditu eta ingeniaritza zein zientzia ikasketa guztietan erabiltzen da. Liburu hau N. Piskunovek idatzi eta 1969. urtean argiatartu zen, Moskun. Bertan, Kalkulu Diferentzial eta Integralaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira eta horregatik hain zuzen, ingeniaritza zein zientzia lizentziatura guztietan erabilia izateko parada eskaintzen du eta egun, errealitatean horrela gertatzen da. Patxi Angulo, argitalpen honen koordinatzailearen esanetan, “liburuaren euskarazko lehen argitarapena UEUk egin zuen 1992. urtean. Orduan bi liburuki egin ziren, eta lehenengoa 2002. urterako agortu zen. Bigarren argitaraldi hau liburuki bakarrean argitaratu dugu eta lehengoarekin alderatuz, aldaketa asko egin ditugu: akats tipografikoak ezabatu, euskara eguneratu, eta itzultzaileen testuak bateratu eta estiloa zaindu ditugu. Gure asmoa Euskal ikasleen artean ere liburu hau klasiko bihurtzea da”. Liburua UEUren dendan eskuratu daiteke. |
Albiste gehiagoliburuak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|