Teknologia albisteak

Ugarteburu terminologia jardunaldiak: Euskararen garapena esparru akademikoetan

Erabiltzailearen aurpegia
EUSKARA INSTITUTUA
2010-01-08 : 09:01

EHUko Euskara Institutuak Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak antolatu ditu. “Espezialitate hizkerak eta Terminologia” aztergaiari buruzko IV. jardunaldiak izango dira, 2010eko urtarrilaren 25 eta 26an. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioan). Gaia Euskararen garapena esparru akademikoetan izango da.

Jardunaldietan entzule bezala parte hartzeko, idatzi itziar.sarria@ehu.es helbidera, honako datuak beteta:

  • Izen-deiturak:
  • Lantokia:
  • Saila:
  • Ikastegia (EHUkoa bazara):
  • Posta elektronikoa:
  • Posta helbidea:

Izena emateko epea urtarrilaren 15a arte izango da. Onartuen zerrenda urtarrilaren 20an emango dugu.

Egitaraua

Urtarrilak 25

9:00- 9:15 Aurkezpena

HITZALDIA: 9:30-10:15 Teresa Cabré (IULA): “La implantación terminológica: conceptos, estrategias, recursos y algunos datos sobre el catalán.”

  • 10:15-10:45 Elkarrizketa

KOMUNIKAZIOAK:

  • 10:45 – 11:05 Joseba Ezeiza (EHU): “Dokumentu biltegia: corpus akademikoak sortzeko eta kudeatzeko azpiegitura teknologikoa.”
  • 11:05-11:25 Xabier Arregi, Ana Arruarte, Xabier Artola, Mikel Lersundi, Gotzon Santander eta Joseba Umbellina (IXA): “TZOS: Terminologia Zerbitzurako On-lineko Sistema”
  • 11:25-11:45 Elkarrizketa 11:45-12:15 ATSEDENALDIA

HITZALDIA 12:15-13:00 Antton Gurrutxaga (ELHUYAR): ” Internet, corpusak eta terminologia”

  • 13:00-13:15 Elkarrizketa

13:15-15:30 Bazkaria

HITZALDIAK

  • 15:30 – 16:00 Josu Landa: “ Corpusen iraultza: maiztasunen korapiloa”
  • 16:00 – 16:30 Araceli Diaz de Lezana (TERMINOLOGIA BATZORDEA): “Euskarazko Terminologiaren normalizazioa”
  • 16:30 – 17:00 Miel Loinaz (UZEI): “Euskara juridikoa eta abokatuen hizkuntza-baliabideak”
  • 17:00 - 17:30 Elkarrizketa

Urtarrilak 26

HITZALDIA: 9:15-10:00 Juan Garzia (EHU, Euskara Zerbitzua): “Euskara Zerbitzua: ereduak ontzeko bideak lantzen.”

  • 10:00-10:15 Elkarrizketa

KOMUNIKAZIOAK

  • 10:15-10:35 Julio García García de los Salmones (EHU): “Kalkoaren kontzeptua eta haren terminologia ikasliburuetan eta gramatiketan.”
  • 10:35-10:55 Xabier Alberdi (EHU): Kalkoen eragina euskara akademikoaren garapen lexikoan: Lan Zuzenbideko Terminologia.”
  • 10:55-11:15 Elkarrizketa
  • 11:15 -12:00 ATSEDENALDIA

KOMUNIKAZIOAK

  • 12:00-12:20 Igone Zabala eta Agurtzane Elordui (EHU): “Nominalizazioa estrategia diskurtsibo gisa: corpus akademikoaren azterketaren beharra”
  • 12:20-12:40 Itziar San Martin, Joseba Ezeiza eta Igone Zabala (EHU):” Aditzetiko izenak erregistro-bereizle gisa: corpus espezializatu baten azterketa morfopragmatikoa.” 1 - 12:40 – 13:00 Elkarrizketa
  • 13:00 – 15:30 BAZKARIA

HITZALDIA: 15:30-16:15 Andres Alberdi (EIMA): “EIMA eta ikasmaterialaren kalitatea.” 16:15 – 16.30 Elkarrizketa

KOMUNIKAZIOAK

  • 16:30 -16:50 Jose Ramon Etxebarria (EHU): “Euskararen irakaskuntza bideragarria egiteko bidean, esparru akademikoan erabiltzen den hizkeraren estandarizazio-prozesuan bateratzen ari diren matematika eta fisikako zenbait esamolde.”
  • 16:50 – 17:10 Jacinto Iturbe (EHU): “ Elementu kimikoen izenen formak hainbat hiztegitan eta gaur eguneko forma kanonikoak.”
  • 17:10 – 17:30 Kepa Altonaga (EHU): “Arnaut Abadia, gure zientzia-prosaren lehen garaietako pionero ahaztu bat.”
  • 17:30 – 18:00 Elkarrizketa

18:00 – 18:15 JARDUNALDIEN ITXIERA, EHU – LEIOAKO CAMPUSA: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoa

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago