|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Aufbruchstimmung, euskaldunok zorionari balioa ematen hasteko garaia© cc-by-sa Mikel Iturria ¦ 2009-12-17 ¦ 12:24 ¦ aktan-jasoaAtzo eguerdian jaso nuen buzoitik aste honetako Argia aldizkaria. Azalean Maialen Lujanbio txapelduna ageri da, baina beste bertsolari batek eginiko elkarrizketak erakarri ninduen. Di-da eransteko modukoa baita Uxue Alberdik Petra Elser-i eginiko elkarrizketa. Euskaldunok zoriontasunari balio handiagoa ematen ikasi behar genukeela uste dut Frankfurten 1963an jaiotakoa, Alemaniako 80ko hamarkadako ezker mugimenduetan ibili ondoren, Madrilen gaztelania ikasten ibili zen. Euskaldun batekin maitemindu eta Frantziara joan zen berarekin. Hura laguntzeagatik sei urte eman zituen espetxean Petrak, ETArekin kolaboratzearen akusaziopean. Azkenik baina, akusazioa bertan behera geratu eta libre utzi zuten. Esan bezala gauza asko aipatzen ditu elkarrizketan: 80ko hamarkadan Euskal Herria RRVagatik (Rock Radical Vasco) ezagutu zuela, garai batean herri hau oso praktikoa zela politika kontuetan, sufritzeko dagoen gaitasuna (onerako zein txarrerako), nola ikasi zuen euskara kartzelan... Baina esaldi bakarra aipatzekotan, nik hauxe aipatuko nuke: Euskaldunok zoriontasunari balio handiagoa ematen ikasi behar genukeela uste dut, eta zorionaz ari naizenean ez naiz dibertsio hutsaz ari, benetako zorionaz ari naiz. (...) Zorion kolektiboaren bila joan behar genuke horrenbeste sufritu gabe. Horixe baietz. Ea No time for love bukatu eta Aufbruchstimmung hasten den (alemanez, gauzak aldatzeko giroa). Erantzunak#1. Elkarrizketa osoa Argia.com-eniturri ¦ 2009-12-17 ¦ 17:37Jada argia.com-en irakurtzeko moduan dago Uxue Alberdik Petra Elser-i eginiko elkarrizketa Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Aktan JasoaKultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek. Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com. Albiste gehiagoaktan-jasoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|