Itzuli orri nagusira Bidali hau

EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-16 ¦ 11:09 ¦ hedabideak

Euskal Telebista eta Euskadi Irratiko LABen izenean, EITBko zenbait langilek izen-deiturekin sinatu dute EITBren ibilbideari buruzko agiri gogor bat. Ez bakarrik PPk eta PSOEk orain ezarri duten politika kritikatzen badute, baita lehendik EAJ Jaurlaritzan zegoen garaikoa. Sinatzaileak dira: Jon Otegi, Jabi Estebanez, Arritxu Iribar, Urko Artano, Andoni Basabe, Jose Mari Apaolaza, Juantxo Arozena, Segis Gonzalez, Jose Mari Isasti, Rafa Ramos eta Karlos Gebara.

Erref.: EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat (www.nabarreria.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat

Leire ¦ 2009-12-16 ¦ 12:23

Ondo daude kokatuta hauek beren lanpostuetan...eta egin ditzazkete horrelako gauzak...
Adierazpen Askatasunaren aldarria hain ozen entzuten den garai honetan, gutxi dira EITBren barruan horrelakoak egiten ausartzen direnak.

Kasualidadea ote guztiak (edo gehienak behintzat) Gipuzkoako egoitzan aritzen diren langileak izatea?

#2. Re: EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat

Eņaut ¦ 2009-12-16 ¦ 15:40

Jode, Leire, ematen du sinatzaileei agiri hau kaleratzea aurpegiratzen ari zarela...

Hobe lukete isilik geratzea ala?

#3. Re: EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat

Joseba (guatemalakoa) ¦ 2009-12-16 ¦ 22:45

guatemalatik guatepeorrera joan da EiTB. baina lehengo sasoia, oraingoarekin alderatuta, paradisua zelakoan nago.

alegia, botere eta gobernu publikotik erabat independiente izateko oinarri nagusi batzuk aldatu beharko lirateken arren, oso litekena da LABeko kideek honen antzeko testuak lehenago ere plazaratu izana. zentsura ETBn ikusiak gara, orain baino lehen. dena den, orain nabarmen bertakotu zaigula esango nuke.

Eņaut, niri ongi iruditzen zait langileok egin dutena. baina egia da, Leirek diona ere: ongi kokatuta egoteak ematen duen talaia segurutik egin dezakete soilik hori. esan nahi baita, beste askok beldurragatik ez zutela hor sinatuko. edo beste era batera esanda, funtzionaririk ez duen medio pribatuetan, kazetariak erabat "salduta" daude, medioko agintarien ildo ideologikoaren aurrean.

eta hori bai dela kezkagarria, medio gehienak pribatuak baitira. publikoetan, gainera, eskuhartze politikoa biderkatzen bada... akabo kazetarien objektibotasuna eta adierazpen askatasuna ere !

#4. Re: EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat

Zergapekoa ¦ 2009-12-17 ¦ 05:27

... eta bitartean ETB1en marrazkiak, eta marrazkiak, eta marrazkiak... noren mesedetan?

Noren mesedetan Jose Tomasek Bilboko Aste Nagusian toreatuko duela dioen albistea teleberrin, zeharo testuingurutik at?

Noren mesedetan Martirena aurkezle-esatariak "navarros, vascos, riojanos..." zerrenda?

Noren mesedetan titularrak idazten dituenak, euskaraz zein espainolez, lau hitzeko akats bat sartzea azken lau urteotan?

Noren mesedetan erreportajeak egiteko euskaldun kontsumitzailerik, herritarik ez bilatzea, adibidez, Donostia batean?

Noren mesedetan "tenperatura baxuena Teruelekoa izan da" iragartzea, espaziorik (Euskal Herria, planeta, Txorierri, Eurasia) adierazi gabe?

Noren mesedetan Macaco-ren diskoaren publizitatea teleberri baten barnean egitea, Macacorenean ez ezik?

Noren mesedetan Africa Baeta aurkezleak Abaltzisketa, Orobiourrutia, Bianditz eta beste hamaika euskal hitz ahoskatzeko izerditan jardun beharra?

Noren mesedetan Soberaren lehiaketetan euskal erreferentziarik ez izate hori?

#5. Re: EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat

Total ¦ 2009-12-17 ¦ 10:33

Total, ETB Jaurlaritzak kontrolatzen du, eta Jaurlaritza Vacongadetako gobernua da, eta ETB Vascongadetako telebista bat da, ez du inporta hor zer gertatzen den, ez du herria eraikitzeko balio.

Zertara dator hainbeste kexa?

#6. Re: EITBren ildoa gogor kritikatzen duen agiri bat

Leire ¦ 2009-12-18 ¦ 00:19

Ez da kritika bat, ezta gutxiagorik ere.
pozten nau horrelakoak ikusteak, eta eskerrak sustaturen gisakoak oraindik existitzen diren, ez dut uste Arrizabalaga andereņoak horrelako berririk emango duenik gaueko teleberrian eta.

Pena nahi izango luketen beste askok eta askok ez dutela dokumentu hori sinatzeko aukerarik.

NIK ERE EITB ITZALIKO DUT GABONETAN (eta beste askotan ere)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz