|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-27 ¦ 12:58 ¦ kirolaOndarroan urtea kakatzan amaitzeko txirrindularitza ekitaldia antolatu dute: I. Ondarruko Montanbaik Kktzan. Kartel elegantea atera dute Ondarroako ahozko hizkeran. Rekorriduk: Bi. Motza ta luzi. Motza 30 Km. Luzi 30 Km bañe entrena baik eta bexperan hamazazpi jeineken eranda.
Urten: Goxeko 9xak aldin alamedatik Alla: Eguerdiko txikiteurako. **Inskripziñoi:** Domingeruk debalde. Federauk 10 euro. Seguru: Eurixe engo rabela. Parte hartu leike: Erozeñek, leketxarrak be bai. Kilometruk: Gitxi bañe luzik, 1.070 metrokuk. Rekorriduk: Bi. Motza ta luzi. Motza 30 Km. Luzi 30 Km bañe entrena baik eta bexperan hamazazpi jeineken eranda. Abituallamentuk: 3 abituallamento eongo ri. Bat norberan malloteko atzeko ezkerreko boltsillun. Biarrena erdikun, eta hiruarrena eskumakum. Boltsillo bi akarrenak hiruarren abituallamentu silliñan azpixan erun leike, usañe hobi erungorau. Abisuk:
**Organizaziñoi:** Inpekabli. HABEk ariketa bat jarri du sarean testu hau euskara batura pasatzeko. Jatorrizko testuaren aldamenean hutsune bat utzi dute, bertan idazteko, eta gero emaitza zuzenak ematen dizkizu tresnak. Jatorrizko kartela tamaina handian Beste irudi bat, testu gehiagorekin, Zabaldun ikusi dugu. kakatzan.jpg 108KB (111423 byte) Erantzunak#1. Re: Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzanpiban ¦ 2009-12-18 ¦ 11:41Baina egitan gauzatuko da proba hori edo humore pixka bat sartzearen bizitza honetan asmatu dute??? #2. Re: Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzanJosu ¦ 2009-12-18 ¦ 16:15Piban, ausartzen bazara gerturatu Ondarrura eta gero ekarri kronika Sustatura, egia baldin bada! #3. Re: Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzanOndarruko bat. ¦ 2009-12-22 ¦ 11:17Egunon.Hasieran broma bezala hasi zan da orain ikusita pila bat kanpoko jente ere animatuko dela ba irteera egingo da baina ez da inskripzio ta segurorik.Ibilbidean denetarik egongo da,aldapa gogorrak,jeitsiera politak,etab...Hori bai,bidean "parrillada" bat montatuko dute denentzat eta martxan zehar bertako(ondarruko)jendea taldeetan sartuta joango dira bidean laguntza emateko.Honek ezagututa ziur anbienta ta umore ona egongo dela.Agur. #4. Re: Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzanaitzol ¦ 2009-12-31 ¦ 07:32Hemen ikus daiteke gaurko buelta nolakoa den. Gutxienez aterri dago. #5. Gaur Euskadi Irratiko mezularianGari Araolaza ¦ 2009-12-31 ¦ 09:07Atzo Jaime Otamendik esan zuen gaur Mezularia programan ibilaldi honen inguruan hitz egin behar dutela. #6. Izenari omenaitzol ¦ 2009-12-31 ¦ 15:20Earra buelta. Nik ezin izan dut amaitu, baina egin dudan zatia oso gustora egin dut. Izenari omen eginez kakatzan ibili gara Ondarrura gerturatu garen 100 bat lagun. Ibilbidea gogorra, baiana kartela irakurri ondoren ez genuen besterik espero. Gorako aldapa ederrak eta berutzko bidea ere nekatzeko modukoa. Desantolakuntza ere ondo, hasierako speech-ean argi geratu da hau lagun arteko buelta bat zela eta horrela izan da. Giro ederrean ibili gara. #7. Re: Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzankakantzeroa ¦ 2010-01-09 ¦ 11:26Hamen argazkixak, traka, bideo pornuk... #8. Euskaraz idaztean analfabetoa naz eta harro nago, eta zu?Primo ¦ 2010-12-08 ¦ 23:45Baten batek pentsauko dau gehiegikeriatan nabilela, baina halako idatziak ondarrutarrez irakurrita benetan hasarratzen naz. Uste dot nahikoa dala, itxuraz zenbat eta okerrago eskribidu orduan eta hobeto. Ondarrutar idazten dot eta dana libre da: arauak, berbak, loturak... dana belarriagaz konpontzen dot nik, nire eritzira, nik neuk arauak asmatuz. Zer ba, euskaraz idaztean dana ez da libre ala? Bueno, euskeraz ez, baina ondarrutarrez idaztean bai, ahal dauanak ahal dauana eskribidu dagiala. Ondarrutar asko analfabetoak gara euskaraz idaztean eta harro gaude ze ondarrutar analfabetismoak euskaraz idaztean ez dauka mugarik: nahi duenak nahi duena eskribidu leike. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|