Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-15 ¦ 10:59 ¦ bertsolaritza

Gaztesareako Gozategi foroan galdera azaldu da, kasu honetan emakume heterosexual baten ikuspegitik: "Mutil bat bertsolaria dela jakiten duzuenean ez zaituzte askoz ere gehiago erakartzen?? Bertsolariek sex-appeal berezia ote dute?" Erantzunetan baiezkoak ageri dira, baina idoloak bilatzen ibiltzeari kritika egiten dionik ere bada.


Unai Iturriaga igandeko finalean: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Larrabetzutik.org

Erref.: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak? (www.gaztesarea.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

hot hot hot ¦ 2009-12-15 ¦ 11:51

Bai, Mañukortak sekulako sexapilla dauka. Nork uka.

Serio hitz eginda, norbait bertsolari izate hutsagatik erakargarriagoa izatea, ez dago David Bisbal erakargarria gertatzeko fenomenotik oso urrun.

Euskaltzaleen artean ere bai baitago fan ero edo groupi bokaziodunik.

#2. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

arasanse ¦ 2009-12-15 ¦ 22:37

hot hot hot, ez ezazu konpara! ez daude maila berean. Bertsolariekin gerta daitekeen komunioa intelektuala ere bada edota filosofikoa, eta Bisbalekin... zaila da hori. Zer esango dizut nik, erakargarria egiten zait Lujanbio, bere begien sua, begi tarteko ximurraren galdera, kontzentrazioaren keinu, bere ahotsaren doinua, errea ahoskatzeko lan hori, eta "orain gu biok badegu/zerbait betirako kate/lehen bi ta huts bion kalte/orain bat ta bat enpate/mundua ere lojika hontan hobe lijoake" kantatu bitarteko barne giroa... ez ezazu konpara!

#3. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Hot hot hot ¦ 2009-12-16 ¦ 09:27

Nik Lujanbio esango nuke sekulako bertsolaria dela... baina ez nau zipitzik ere erakartzen. Andoni Egañak erakartzen ez nauen bezala, nahiz eta bertsolari hobea izan.
Bertsolariak egongo dira atseginak, desatseginak, inteligenteak, leloak, zozoak, bixiak, pelmak, arinak, guapoak, itsusiak, serioak, lizunak, zer dakt nik... eta jakina, hainbeste aukeraren artean, baten bat erakargarri suertatzea, ba banketxeko mostradore atzean dauden pertsonen aniztasunaren artean bat erakargarri suertatzea berzain normala da.
Baina bertsolari bat, bertsolari izate hutsagatik, erakargarri suertatzea, fan edo groupi fenomenotik gertuago dago. Hori argi daukat.

#4. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

xabier ¦ 2009-12-16 ¦ 11:17

Bertsolari bat norbaiti erakargarri iruditzea guztiz normala da, ederra iruditzen zaizulako (edozein zentzutan), ahots ona duelako, sentimentuz kantatzen duelako, ateraldi xelebreak dituelako... baina beti ere orokortu gabe. Bertsolarien artean ere, "zakurrak oinutsik". Nik baditut oso erakargarri egiten zaizkidan bertsolariak, baina ez nuke esango bertsolari izateagatik direnik. Beharbada bertsolari ospetsu ez balira ez nituzke ezagutu ere egingo, baina, argi eta garbi, bertsolari izatea ez da faktore garrantzitsuena. "Plazagizon/andre" izate horrek ezagunago bihurtzen ditu eta akaso ausartagoak, zabalagoak... izan daitezke, baina erakarmena beste maila batean iruditzen zait garrantzitsuagoa: izaera, umorea, xarma, irribarrea, begirada... zoragarriak izateko ez da zertan bertsolaria izan beharrik.

#5. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

bordaberria ¦ 2009-12-16 ¦ 11:19

Ba, igandekoa zuzenean entzunda gero, asko be gehiago miresten ditut bertsolariak. Gai bat jarrita, sua adibidez, Maialen eta Am,etsek botatako bertsoak ez nituzke antzerako poemarik egingo nire bizitza guztian eta hoiek bata batean segundutan egindakoa bai dela "aluzinantea".
Ez dakit sexappeal hori gizartean eragina izango duen, EITBn datorren lau urtetan halako jende jatorra ezabatua izango da esan zutengataik edo kantatu zutenagatik, eta beste jendilaje arruntakin (Joseba Arregui adibidez) beteko dituzte plaza eta tertulia publikoak.
Enfin, haien adimen eta kapazitate erdia edukiko banu asko gehiago ligako nuke, zihur.

#6. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Leire ¦ 2009-12-16 ¦ 12:28

Tira... egia da agian Andoni Egañak ez gaituela gehiegi erakarriko, baina... Igor Elortza, Sustrai Colina...
mesede bat egitekoe ztakit, baina solasaldi luze bat izateko bikote gisa erabiliko nituzke nik, eh!!!

Badaukat nik ezagun bat gazte gaztetatik dagoela Unai Iturriagarekin liluratuta, eta... ez da Unairi horrelako maniarik edo diodalako,eh! baina... ez da presisamente Brad Pitt euskalduna gure Unai!

Nik ere, baietz esaten dut, badutela bertsolariek xarma berezi bat, "sexapeal2 berezi bat akaso!

#7. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Xaramel ¦ 2009-12-17 ¦ 09:36

Leire,
ba niretzat Brad Pitt-ek ez dauka konparaziorik ere Iturriagarekin, kar-kar-kar-kar!

Unairen begirada ironiko-gaiXto-goxo-meloso zoragarria eta tabakoaren ke beroak urratutako ahots sarkor hori... ("eta Mister Jai itzarrik")... Bere keinu pasota-urduriak eta gauzei bigarren edo hirugarren buelta emateko ahalmen liluragarria. Diskrezio erdi indiskretoa eta itsuratutako harrotasun umila.

mmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmm...

Baina, galderari erantzunez; ez, niri behintzat ez naute bertsolariek bertsolari izate hutsagatik gehiago erakartzen.

#8. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Leire ¦ 2009-12-17 ¦ 14:36

Ba nik jarraitzen dut esaten baietz, badaukatela bertsolariek xarma berezi bat.

Egia esan, niri orokorrean horrelako "speech" majo bat euskaraz bota diezadakeen edonork erakartzen nau!

#9. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Silizio ¦ 2009-12-17 ¦ 14:55

Barkatu bainan ez dut uste sex-appeal-ak bertsolaritzarekin ikustekorik duenik. Nik gehien bat txutxumutxuetan sartuko nuke. Beharbada atal berri bat ireki behar da Sustatu.com-en.
Eta mesedez, Xabierrek dioenaren ildotik, hitz egin dezagun bertsolarietaz bertsolariak diren hortan, baina ez gaitezen hasi halako dinamiketan, bestela Belén Estebanekin ikusiko ditugu laister, Juanito Oyarzabal, Julian Igantzi eta konpainia ikusten dugun lez.
Hori esanda, ziur nago bertsolari ezagunenak bederen ez direla zulo ilun horretan sartuko.

#10. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Leire ¦ 2009-12-17 ¦ 17:28

tira Silizio... Gaztezuloren foroan agertu den gauza abten haritik tiraka heldu gara honaino, ez dut sute Belen Esteban eta antzekoekin konparatu daitekeenik, ezta gutxiagorik ere...

#11. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

arrikitaun ¦ 2009-12-17 ¦ 20:08

Silizio salau!
"Zulo ilun" askotatik atera gara, eta umore pixkat ez digu kalte egingo, ezta? Gaztesareko foro horri SuperPop (oraindino egiten da?) eta Ragazzaren inkestei beste kasu egin behar zaie. Dibertimentua baino ez da, ala ez?

#12. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Silizio ¦ 2009-12-18 ¦ 11:42

Arrikitau, zuk badakizu nor naizen ezta???

Arrazoia duzue eta idatzi dudana zirikatzeko izan da, banekielako sartuko zinetela berehala, ikusita etxe honetako beste gai batekin, baina bertsolaritzaz ere, montatu dena.

Eta bai SuperPop, Ragazza, Vale (mitikoa)eta halakoak oraindik ere hor daude. Inoiz euskara normalizatzen badugu halakorik ere izanen dugu??

#13. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

arrikitaun ¦ 2009-12-20 ¦ 02:25

Silizio,euskara normalizatzeko euskaldunok apur bat normalago jokatu beharko genuke, ezta? Eskilok, Sofokles-ek edo Euripides-ek tragediak zortziko txikian kantatuko lituzkete berton jaio izanez gero, ziur egon.

#14. Re: Sex-appeal berezia ote du bertsolariak?

Josu ¦ 2009-12-21 ¦ 20:28

Beste batzuek trikitilariak eta okinak nahiago, GazteSarean kuxkuxeatu dudanez

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz