|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit bat© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2009-12-17 ¦ 08:54 ¦ musikaMondegreen bat da fenomeno psikologuinstiko unibertsal bat, kantuen hitzak gaizki entzuteko dugun joera bitxi hori. Adibidez, Eusko Gudariak honela kantatu izan duenik badago bazterrotan: Irrintzi va que chuta, mendi tontorre-a-a-an! Euskaraz, Eibartarrak posta-zerrendaren jardunean, komentatu izan ditugu horrelakoak, eta euskarazko terminoa asmatu ere bai, mendigreen. Nik ezagutzen dudan euskarazko Mendigreen bikainena, ordea, joan den astean entzun nuen. Izan ere, aspaldi kontatua nuen Eibartarrak zerrenda horretan, nik neuk bizitzan egindako neure lehenenego mendigreen surrealistarena. Aitorren hizkuntz zaharra Jakina, Pantxoa eta Peioren kantua, ikastolan nik 5 edo 6 urte nituela ikasten jarri gintuzten garaikoa da hori. Gero jakin dut agian jatorrizkoa Urretxindorrak taldeak kantatu zuela. Edonola ere, jatorrizko hitzak hauek dira: Aitorren hizkuntz zaharra Baina nik, nola jakin behar nuen zer zen gizonki azaldu. Ez gizonki, eta ezta azaldu ere. Bisontiak, ostera, bakeroen pelikuletan eta Comansiko figuratxoetan, indioekin eta... Bada, ia 40 urte geroago, joan den astean, afaldu ostean etxean, hasi da sei urteko alaba, bere kasa kantuan ikastolan ikasi duen azkena eta... Aitorren hizkuntz zaharra Gizonki azaltzea oso zaila da. Saltzen saiatzea, naturalagoa euskaldunarentzat. Eta zuek, zeuok egindakorik edo hortik entzundako mendigreen jatorrik gogoratzen duzue? Erantzunak#1. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batJozulin ¦ 2009-12-17 ¦ 09:13Nire lagun batena (neuk ere ez dut esango izena) elizako kantu batean. Jatorrizkoa: #2. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batPatxitrapero ¦ 2009-12-17 ¦ 09:27Hau nere alabetako batek bota zuen, sano-sano: #3. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batSamstag ¦ 2009-12-17 ¦ 09:30Nik dakidana ez da abesti bat, baina gure gelakide batek ere gaztelerako klaseko azterketa batean bota zuen ederra: #4. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batTxikilikuatre ¦ 2009-12-17 ¦ 09:40Txikilikuatrek: tres, el Michael Jackson. #5. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batManex ¦ 2009-12-17 ¦ 09:46Lagun on batek (izena gogoratzen dut baina ez dut esango, ez naiz Cervantes) bota zidan honakoa. #6. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batMattin ¦ 2009-12-17 ¦ 09:54Hau emazteak kontatua, Nafarroako Erriberan: #7. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit bataitor ¦ 2009-12-17 ¦ 09:58Ondarroako lagun batek kontatua, txikitan honela abesten zutela: "Arrantzale izanez gero gaur / gauden denok anai..." #8. Mendigreen traumatikoaGoio Arana ¦ 2009-12-17 ¦ 10:06Nire Mendigreena gazteleraz da. Umetan, horrela errezatzen nuen: #9. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batAnderiza ¦ 2009-12-17 ¦ 10:35Gora Euskadi hasta Kalkuta! #10. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batJuan Vélez ¦ 2009-12-17 ¦ 11:02Jakinen duzunez Iruñean ere Kantujira moduko bat egiten da hilabetero lehen larunbatetan, IRUÑEAN KANTUZ izenburukoa. #11. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batUgaitz ¦ 2009-12-17 ¦ 11:26Hertzainaken: Egunerooo dean okerrago.. ..Every daaaay things are what you want! (benetan, things are getting worth).. edo hori uste dot nik! jeje #12. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batAitor ¦ 2009-12-17 ¦ 11:32"Anisarik gabe kaferik ez" entzundakoa dut "Amnistiarik gabe pakerik ez" beharrean. #13. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batxiber ¦ 2009-12-17 ¦ 11:51Kantabriako batek honela esan zidan behin: Jotabe ira vacílate. #14. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batAitor ¦ 2009-12-17 ¦ 12:03Nik elizako bi dakizkit: #15. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batArrieta ¦ 2009-12-17 ¦ 12:40Gasteizko lagun batek esana. Umetan honela kantatzen omen zuten: "Castañas se repartían, Castañas se repartían". #16. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batSustatu ¦ 2009-12-17 ¦ 13:01Ibon Gaztanbidek Twitter bidez erreferentzia interesgarri parea eman dizkigu. Batetik, berea. Hala dio: Hertzainaken Eh Txon beti entzun izan dut (gaizki) Eh, Txo, que te he dicho que no. Jatorrizkoa, gehiegi itxoiten duk. Bestetik, Mauro Entrialgo marrazkilariak ilustratu eta komentaturikoak, Letras malentendidas tira sortakoak, gaztelerazko mondegreen bikainak asko. Komentarioak ere irakurtzekoak dira tira bakoitzaren azpian. #17. Adeste fidelesDabid ¦ 2009-12-17 ¦ 13:05Gabonetako atarian gaudela, eskolan latinez kantatzen genuen "adeste fideles" famatua datorkit burura: #18. Cristo en BarrencalleBartolo gogoan ¦ 2009-12-17 ¦ 14:20Eh cho, que te he dicho que no... #19. AmetsetanXabi ¦ 2009-12-17 ¦ 14:59Koadrilako bati entzundakoa (Delirium):
Jatorrizkoa:
#20. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batGorka Bereziartua ¦ 2009-12-17 ¦ 15:23Ze kuriosoa, mundu guztiak badauka kuadrillakoren bat mondegreenak kantatzen; norberak, aldiz, ez du inoiz horrelakorik egiten... #21. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batAnder ¦ 2009-12-17 ¦ 15:53Ugaitz, Mendigreen bat beste baten ordez jarri duzu (edo hala uste dut behintzat). benetan: everyday, things are getting worse Ondo izan! #22. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batNeu ¦ 2009-12-17 ¦ 15:55La otra noche, bailando estaba con Lola... #23. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batMarkos Gimeno ¦ 2009-12-17 ¦ 18:50Aurreko ostiral gau baten holakoak gogoratzen genituen tabernan. #24. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batarrikitaun ¦ 2009-12-17 ¦ 19:40Ortuellan entzunda, bene-benetan: #25. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batarrikitaun ¦ 2009-12-17 ¦ 19:43Oskorri Muskizeko plazan: #26. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batarrikitaun ¦ 2009-12-17 ¦ 19:53eta Oskorrirekin jarraitzeko, hau oso ona iruditu zitzaidan: #27. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batarrikitaun ¦ 2009-12-17 ¦ 20:00Eta azkenik horren aldeko apologia. #28. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batIker76 ¦ 2009-12-17 ¦ 20:11Mendigreenak irakurtzen institutu garaiak oroitzen hasi eta ikaskide batek esanda behin eta berriz EH Sukarraren kantu bat abestean: #29. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batIker76 ¦ 2009-12-17 ¦ 20:16Ah! eta txosnetan bokata eskatzeko txantxetako mendigreen bat: #30. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batMikel ¦ 2009-12-17 ¦ 20:37Nire alabak Pocahontas filmareko abestia honela abesten zuen: #31. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batiban ¦ 2009-12-17 ¦ 21:05Gaztetxotan eliz kanta hau kanta arazten ziguten...euskara ez genekielarik! #32. La Internacional + Maritxu nora zoazXabier Eskisabel ¦ 2009-12-17 ¦ 22:17Internazionalaren doinuarekin "Maritxu nora zoaz" letra makina bat aldiz abestuta nago. Ezkerreko ukabila zerura altxatuta ta kriston zeppelinarekin, noski. #33. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batiturrizar ¦ 2009-12-17 ¦ 22:24Orain dela ia 50 urte, parvulitosen nengoenean: #34. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batxiber ¦ 2009-12-18 ¦ 08:16Beste bat, txantxa moduan. PILT taldeko hil da jainkoa, guk bihurtzen genuen: jilda de anchoa .... tabernetan eskatzeko, noski. #35. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batAriatxur ¦ 2009-12-18 ¦ 08:30Beste hiru: #36. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batmikel ¦ 2009-12-18 ¦ 10:24familiko istorioak: #37. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batFlying ¦ 2009-12-18 ¦ 12:08Galdetu eta galdetu eta denak berdin (lagun musikariak tarteko): #38. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batlotsauta ¦ 2009-12-18 ¦ 17:45Nire ohiko ezizena ezkutatuko dut honetaz hitzegiteko, kar kar... #39. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batRufino ¦ 2009-12-18 ¦ 21:05La polla recordsen Delincuencia abestia: #40. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batzotza ¦ 2009-12-18 ¦ 22:45Gure bi rteko alabak hola kantatzen du: #41. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batzotza ¦ 2009-12-18 ¦ 22:52Gure kuadrilan Sting-en kanta honela kantatzen genuen: #42. Jesus Hermida, urrun maitasunaizugarria ¦ 2009-12-18 ¦ 23:34Kuraiaren "egunsentian" abestia: #43. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batbatenbat ¦ 2009-12-20 ¦ 16:22Nere osabak, gaztetan, manifetan, adarra jotzeko: #44. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batAnder ¦ 2009-12-20 ¦ 17:38Mendigreen polit bat hurrengo bideoan: http://www.youtube.com/watch?v=Denu6CWXo2o Zaharra da, baian ikusten dudan bakoitzean parrez lehertzen hasten naiz. #45. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batana morales ¦ 2009-12-21 ¦ 13:05Nik Joe Cokerren bideo hau ikusi eta gero oxigenoa behar izaten dut... http://kathryn-thispilgrimsprogress.blogspot.com/2008/06/joe-cocker-with-subtitles.html Beste mendigreen pare bat. *Hau Antzarraren Jokoaren kantakoa. antzar jolastuaz, az, az zabaldu hegoak gorde, gorde, gorde zaunkak ("gordez hankak" barik) *Eta beste hau, aspaldiko manifestazio bateko leloa: De Burgos a Irun, Navarra es euskaldun (Del Burgo, Aizpun, Navarra es euskaldun!) *Ah, eta horma batean irakurritako hau: La policia tortuga y campesina. #46. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batZumardi ¦ 2009-12-21 ¦ 15:04"Uuuuuuh, kolore guztiak, A - rra - sa - te herriaren kontra" #47. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batKepaDi ¦ 2009-12-22 ¦ 18:28Hara, xelebreena ez duzue ondino aipatu! #48. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batXabi ¦ 2009-12-22 ¦ 23:03eta Carlinhos Brown-ena: #49. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batxuriken ¦ 2009-12-23 ¦ 01:09La Polla Records taldearen "No somos nada" abestiak honela dio: #50. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batipuntu ¦ 2009-12-23 ¦ 01:30Barricadaren 'No hay tregua' kantatzen entzundako bi perla: #51. Elizako mendigreenakLuistxo ¦ 2009-12-23 ¦ 09:02Goio Aranak goian (#8) adierazitako elizako mendigreen horren haritik, uste dut sub-espezie oparo bat direla horiek. Ni ere, Goio bezala, umetan erdarazko meza dexente entzundakoa naiz, eta nik ere oker entenditzen nituen gauza asko. Honekin gogoratzen naiz: Vipatos dejo, vipatos doy. Izatez, "Mi paz os dejo, mi paz os doy". Vipato horiek auskalo zer ziren, eta berdin izan zitezkeen bipato, baina, ez dakit, esango nuke V-rekin irudikatzen nituela, katolikoago-edo ortografia horrekin. Gorago azaldu diren esteken artean, Mauro Entrialgoren zinta horiek daude, Canciones Malentendidas eta hor elizakoak aipatzen dira bereziki. Hain zuzen ere, hor enteratu naiz elizako kantu jakin bat horrela zela:
Niretzat, hau horrela zela:
#52. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batAnderiza ¦ 2009-12-23 ¦ 13:32¡Mi paraguas andinista! #53. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batHerri bap! Gaztetxe bap! ¦ 2009-12-23 ¦ 16:05Batzuk: #54. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batMikel ¦ 2009-12-24 ¦ 00:10Nire semeak: #55. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batKleofax ¦ 2009-12-28 ¦ 12:21Kostako herri batean izan zen polita. Bazen (bada) herri erdigunean kiosko bat, eta jabeak Espe zuen (du) izena. Fama kioskoko lanarekin aberastu egin zela, eta etxeak eta pisuak erosi zituela diruarekin. Kostako herria izanda, pisuak garesti, etxeak hutsik eta gazteak herritik joaten ari zirela-eta (direla-eta), eztabaida egon zen etxebizitzaren arazoari zein irtenbide eman, batez ere etxe hutsen kontuan indarra jarriaz. #56. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batLuistxo Fernandez ¦ 2009-12-30 ¦ 09:34Eskerrik asko hona ekarri dituzuen mendigreen guztiengatik. Nik hasitako mezuarekin, sekulako katea sortu da, eta asko eta asko benetan onak dira. Eman dituzuen adibide asko ez dira, izatez, mendigreenak, baizik eta nahita aldatutako eslogan eta kantuen letra alternatibo edo apokrifoak. Beste post bat idazteko lain ematen dute horiek (horietan asko, eslogan abertzaleekin lotuak, bitxia bada ere; nahiz eta horien artean ere badauden mendigreen benetako batzuk). Baina ez, mendigreenak ez dira borondatezko txantxak, naturalak baizik (Steven Pinker hizkuntzalari chomskystaren The Language Instict liburuan fenomeno honen eta beste batzuen analisi interesgarri bat dago). Sarreran idatzi dudan bezala, fenomeno psikologuinstiko unibertsal bat da; tira, fenomeno psikolinguistiko esan nahi nuen, baina ez du merezi zuzentzeak. Izatez, mendigreenak erdaraz malapropismo deitzen dituzten horien aldagai bat dira. Adibide bat gorago (#3) Samstagek eman digu. Aste honetan entzun ditut gehiago Date el Bote-n (ETB2), halakoen bilduma batekin egin zietela galdera sorta lehiakideei. Liburu honetatik ateratakoak ziren, farmazian agua exagerada edo sexooral eskatu omen zuten pertsonen kasua (izatez, behar zuen Seroxat botika eta agua oxigenada). Hemen esandakoen artean, umeek eginak bereziki ederrak dira. Alabarenarekin hasi nuen neure anekdota, baina semeak 6 urterekin eginak ere gogoan ditut, David Bisbalen kantuak modan zeudenekoak: Tuberia, tuberia (Bulería, bulería) edo *Andre Maria, siempre serás mía* (Ave María...). Orain beste musika batzuk entzuten ditu 11 urterekin, baina segitzen du halakoak ekoizten. EH Sukarraren Zu gabe kantuan entzun dut: Zutabe! Zutabe! (ez ahal dute atxilo hartuko!) Gaztelerazko kantuak entzuten ere makina bat egiten ditugu. Markosek aipatu du (#23), Voy a ser una roca forestal. Neuk ere egiten nuen mendigreen bat horrekin: Voy a ser un gran rockanrolista. Hurbilago zegoen neurea orijinaletik: Voy a ser una rockanroll star. Bitxia da askotan logikarik gabeko efektuak sortzen ditugula Mendigreenekin. Gorago kontatu dut (#51) elizako bat (Vipatos dejo, vipatos doy). Beste batzuetan, zentzua dute esanek, baina kantuarekin hariarekin ez datoz bat inola ere. Family edo La Dama se Esconde talde donostiarrekin entzuten nituen nik mendigreen inposible batzuk, adibidez. Seremos de cine o ballenas azules viviendo en el fondo del mar. Letrak eskuratu nituenean, ikusi nuen orijinalak zentzu guztizkoa zuela, Seremos delfines o ballenas azules... Zailagoa nuen kontua La Dama se Esconde-rekin, horien jatorrizkoak ere ulertezin samarrak baitziren. Adibidez:
Baina nik entzuten nuen:
Eskerrik asko denoi, mendigreenen miresle betiko, Rufinoren morroiak izango gara! #57. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batEdorta ¦ 2009-12-30 ¦ 19:49Jaione izeneko nire lagun batek asko aipatzen duen mendigreen bat ekarri gura nuen hona, bide batez eskertuz orain arte bota izan direnak. Oso onak iruditu zaizkit. #58. Re: Elizako mendigreen gehiagoRicardo Gómez ¦ 2009-12-30 ¦ 23:35Luistxok (#51) aipatutako subespeziearekin jarraituz, hona beste adibide bat, niri txikitan zeharo txundituta neukana (hortik nire filologo bokazioa ote?). Meza hauxe ulertzen nuen: #59. Mendigreen publizitarioaGoio Arana ¦ 2009-12-31 ¦ 17:28Egunak eman ditut irratian Kultura Sailaren azken iragarkia entzuten eta, egia esan, ez nion antzik ematen, izan ere, nik "Kultura, ze eskas" ulertzen nuen behin eta berriro. Beranduago, iragarkia idatzita ikusi eta gero ulertu dut Kultura bonoa iragartzen duen leloa: Cultura Zez, (Kultura) Kaz. #60. Sarri sarri: Mendigreen edo mondegreen euskaldun batnorbait ¦ 2010-07-16 ¦ 22:55Ba, "Sarri sarri" kantarekin, nik duda bat daukat. Ez ditut inoiz letrak irakurri, ta nik zera kantatu izan dut beti: #61. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batLox ¦ 2010-07-17 ¦ 15:46Eragiok mutil... en ordez "era un niño inútil" kantatzen duenik bada. #62. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batImamon ¦ 2011-02-08 ¦ 17:34Lagun baten lagunak kontzertu baten bukaeran "beste bat, beste bat" eskatu beharrean "que se van, que se van" oihukatzen zuen. #63. Re: Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit batoier g ¦ 2011-11-05 ¦ 11:52Eskolan herriko kantak ikasten ibilli eta gero, zera kantuan etorri jakuan kantuan 3 urteko semia: "Vampiro txamarrotia / Singerren bigotia...".(Antero txamarrotia) Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomusika gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|