Itzuli orri nagusira Bidali hau

Guggenheim, Munduko leku ireki lotsagarrienetakoa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-18 ¦ 15:16 ¦ arkitektura

Project for Public Spaces webgunean Hall of Shame atala egin dute, Munduko "leku ireki lotsagarrienen" diseinua kritikatzeko. Guggenheim arriskutsua dela esatera iritsi dira. Ingelesez dago idatzita artikulua, baina aipu bat euskarara ekarri dugu.

Eraikin ikaragarri ederra izanik, Bilboren ikono bat bilakatu da, eta honi esker Bilbok atentzio handia bereganatu du. Hala ere, proiektuak kale egiten du espazio publikoaren ikuspegitik: Bilbok duen kultura eta komunitate-bizitza aberatsari bultzada emateko aukera galdu du.

Erref.: Guggenheim, Munduko leku ireki lotsagarrienetakoa (www.pps.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Guggenheim, Munduko leku ireki lotsagarrienetakoa

FHarlock ¦ 2009-12-18 ¦ 16:55

Gutxienez, irisgarritasun legea ez du betetzen. Elbarriek kafetegitik hizkutuan sartu beharra dute.

Nola eman zitzaion irekitzeko baimena horrelako egoeran?

#2. Re: Guggenheim, Munduko leku ireki lotsagarrienetakoa

Karloto ¦ 2009-12-18 ¦ 17:01

Euskaraz, frantsesez eta espainolez baizik ez dakigun alfalfabetoontzat, alegia...

#3. Re: Guggenheim, Munduko leku ireki lotsagarrienetakoa

Sustatu ¦ 2009-12-18 ¦ 18:05

Arrazoia, Karloto. Euskaratu eta sarrera moldatu dugu. Eskerrik asko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz