|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Emakumeentzat soilik diren taxiak Bartzelonan, bilbotar baten ekimenez© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-28 ¦ 11:28 ¦ garraiobideak"Linea arrosa" taxi-zerbitzua eskeiniko dute aurki Bartzelonan, bertan lan egiten duen taxi-gidari bilbotar baten ekimenez. Taxiak ez dira arrosak izango, beste hiri batzuetan bezala, baina "bereizgarriren bat" eramango dute. Emakumeentzat esklusiboki diren taxiak jartzea ez da ideia guztiz berria: Mexikon "emakumeek seguruago ibiltzeko" propio eurendako eta emakumeak gidatutako taxi sarea inauguratu dute duela gutxi:
Bartzelonakoek "bereizgarriren bat" izango dute, baina ez dakigu zertan datzan bereizgarria. Mexikokoak bezain ekipatuta baldin badaude, "edertasun kit" eta guzti izango dute. Erantzunak#1. Txarto dabil mundua!leire narbaiza ¦ 2009-12-28 ¦ 11:47Txarto dabil Bartzelona, emakume batek taxi bat ezin badu trankil hartu. Horrelako berriek txundituta lagatzen naute. Hau ez da berdintasunerako bidea, ezta gutxiagorik ere! Ghettoak sortzea da, harem-aren filosofia: emakumeak emakumeekin ondo gordeta egon daitezen, gizonezkoek eraso ez diezaieten! Haluzinantea! #2. Re: Emakumeentzat soilik diren taxiak Bartzelonan, bilbotar baten ekimenezJosu Mendicute ¦ 2009-12-28 ¦ 15:53+1, Leire. Ados. Ez da ona ez emakumeentzat, ez gizonentzat, ez inorentzat. Gainera linea rosa izena jarri diote. Puaj! #3. taxi arrosa, "emakumeen gauzetaz" hitzegitekosapi ¦ 2009-12-28 ¦ 19:22Harrigarriena, Radio Euskadin egin zioten elkarrizketa bat neska honi eta zera esan zuen, Bartzelonan berak dakidala ez dela inolako arazorik egon taxista-gizonekin, eta "seguruago sentitu" sentimenduarekin batera (guztiz arrazoi konkreturik gabea, gizon-taxistek Bartzelonan ez baitiote eraso egiten bezero emakumeei, baina guztiz ulertzekoa, ez baita txantxetakoa emakumeek jasan behar dutena) taxi arrosa hartzeko aipatzen zuen arrazoi nagusia zera zen: horrela emakumeek "beraien gauzetaz" hitz egin zezaketela. #4. Emakumeen gauzak?leire narbaiza ¦ 2009-12-28 ¦ 21:36Harrigarria benetan, Sapi. Bartzelonako taxista gizonezkoa banintz, minduta sentituko nintzateke. Euren profesionaltasuna jartzen dute zalantzan, baita gizatasuna ere. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogarraiobideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|