Teknologia albisteak
1

Zer diote AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek akusazio idatzietan? (11)

Erabiltzailearen aurpegia
imanol murua uria
2009-12-11 : 08:12

Tanto el periódico Egunkaria como todas las empresas que formaron parte del mismo fueron creados por ETA a principios de los años 90 y se incluyó dentro de la denominada Comisión de Proyectos Udaletxe, que ETA creó para la financiación de la banda y su entramado.

Dignidad y Justicia elkartearen akusazio idatziaren pasartea da.

4 egun falta dira.

Zortzi urteko ikerketa huts eginaren ondoren fiskalak atzera egin du, halakorik baieztatzeko oinarririk ez dagoela aitortu du, baina Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek hasierako akusazioari eutsi diote, hasierako oinarri berberekin: 1990 eta 1993 artean ETAko hainbat kideri atzemandako agiriak, eta Egunkaria-ren helburuei buruzko Guardia Zibilaren teoria bitxiak: funtsean, ETAren proiektuarentzat euskararen zabalkundea funtsezkoa dela eta, hain zuzen ere, Egunkaria euskararen hedapenerako tresna garrantzitsua dela. Azken batean, Guardia Zibilaren eta Del Olmoren tesien defendatzaile bakarrak bihurtu dira Dignidad y Justicia eta AVT.

Azken batean, Egunkaria ETAk sortu zuela baieztatzen dute akusazioek, ETAren zerbitzuko tresna zela, ETAren finantza sareko enpresa zela, Egunkariako arduradunak ETAren konfiantzakoak zirela, zuzendariak zuzenean ETAk izendatu zituela eta, beraz, sumario nagusiko bost auzipetuak ETAko kide direla. 14na urteko kartzela zigorra eskatu du horregatik bost auzipetuentzat Dignidad y Justiciak; AVTk zigor berbera eskatu du Uria, Torrealdai, Auzmendi eta Otamendirentzat, eta 12koa Olegarentzat.

Biharko galdera: Zer argudiatu dute abokatuek defentsa idatzian?

Egunkaria kasuko FAQ edo galdetegia.

Erantzunak

Sustatu
2009-12-11 : 11:48

Gaur albiste da Espainiako Gobernuak debekatu egin duela
Madrilen hilaren 19rako Egunkariaren alde deitutako manifestazioa. Egun horretan manifestazioa egingo da Bilbon, auzipetuek deituta, baina egun bererako Madrilgo Egunkariaren Aldeko Plataformak beste bat deitu zuen. Eta horixe debekatu du Gobernuak. Informazioa euskaraz Berriak Egunkaria auziaz ireki duen gunean, eta baita Meneamen, non gaia portadara iritsi den.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago