Itzuli orri nagusira Bidali hau

Gabon eta urte berri on!

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-23 ¦ 12:16 ¦ masai-ikastaroa

Hezkuntza Sailak bidalitako zorion-ohar batean aurkitu du hau blogari batek. Gabon Afrikan dago, bururatu zaio titulatzea berari.

Gure aldetik, ondo igaro Gabonak, eta baita urte berri on Sustatuzale guztiei. Baina, lasai, aurten ez baitugu itxiko oporretan: egunero egongo dira mezuak blog honetan.

Erref.: Gabon eta urte berri on! (txapela76.blogspot.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Gabón-soríon-chúak-isán

Sustatu ¦ 2009-12-23 ¦ 20:18

Ramon Solak Garan idatzi duenez, Miguel Sanz Nafarroako presidenteak honela zuen idatzita euskaraz zoriontzeko formula berarentzat prestaturiko testu batean, itxura batean honela irakurtzen ahoskera asma zezan: Gabón-soríon-chúak-isán

Solak dioenez ahoskera-laguntza horrexekin eskapatu zitzaien oharra astelehenean kazetari batzuei Gobernutik helarazitako testuan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz