|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahazten© cc-by-sa HUHEZI ¦ 2009-12-09 ¦ 09:18 ¦ irakaskuntzaEuskararen astea izan zela-eta, Porrotx etorri zen HUHEZIra, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatera. Aurrez aurre, Hezkuntzako ikasleak izan zituen. Hona hemen hark esandakoaren kronika. Porrotx pailazoa izan genuen joan den ostegunean HUHEZI fakultateko Areto Nagusian. Lasarte-Oriatik etorri zen, denboraz, gauzak patxadaz prestatzeko moduan. Amonak esan zion atzo Euskararen eguna zela eta unibertsitatera etorri behar zuela. Baina berak ez zekien zer egin hemen, eta zer egin ez dakienean, jolastu egiten du. Eta jolasaren bidez erakutsi zigun irakasle izateko eta pailazo izateko, ematen ikasi behar dela, eta emateko, jaso ere denetik jaso behar dela: itsasoaren eta zeruaren urdina, eguzkiaren berotasun eta goxotasunaren horia, inguratzen gaituen naturaren berdea, fruitu emankorren laranja, emakumearen sentsibilitatearen morea eta, jakina, sudurraren, pozaren, marrubiaren, musuen, bihotzaren eta irudimenaren gorria. Inguruko gauza on horien koloreekin osatutako bandera gainean hartu eta pailazo eta irakasle jarduna kolorez jantzi behar direla esan zigun. Bere herriko giro ekintzaileaz ere hitz egin zuen. Izan ere, hainbat egitasmotan hartzen dute parte herriko euskara komunitatea trinkotzeko eta euskara-erabileran eragiteko helburuarekin: Ttakun elkartea, euskararen maratoia, pailazoak, antzerki eskola, bertso eskola, ludoteka, abesbatza, gazte txokoak Egitasmo horiekin guztiekin, kalearekin harremanak indartu nahi dituzte, elkarlana bultzatu nahi dute. Eta irakaskuntzak ere harreman handia du horrekin guztiarekin, elkarlanarekin batik bat: eskola, familia eta herria elkarrekin aritu behar baitira aurrera egingo badugu. Eta bukatzeko, irakasleon egitekoa zein inportantea den gogorarazi digu. Nola lan egin, baina? Adibide paregabea eskaini digu, alegia, Juan Gorriti eskultorearen lan-sistema: bihotzean sentimendu bat dauka, hori burura doakio, eta, hausnartu ondoren, bi eskuekin elkarlanean gauzatu egiten ditu ekintzak. Horra hor esaldi famatuaren jatorria: bihotza, burua, eskua sentitu, pentsatu eta egin. Beraz, gauza bat egiten dugunean, egin behar dugu bihotzez, bihotzez ikasten dena ez baita inoiz ahazten. Inportanteena hizkuntzarekin eta heziketarekin ditugun sentimenduak, emozioa eta enpatia baitira. Hori guztia jolas bidez, algara artean, giro atsegin eta erlaxatuan, pailazoaren eta irakaslearen ahotsa tartekatuta entzuteko eta sentitzeko aukera izan genuen atzo. Erantzunak#1. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenKarloto ¦ 2009-12-09 ¦ 09:59Kontuz, argi ibili Porrotx horrekin, horrek latin eta griegozko hitz gutxi darabil baina herria nola enbenenatu eta espekulatzaile, gezurti, alfer eta ziniko zikinok nola biluztu ederki daki-eta! #2. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenPorrotxzale. ¦ 2009-12-09 ¦ 10:54Porrotxek herria nola enbenenatu dakiela? Ez dut ezer ulertzen! #3. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenKarloto ¦ 2009-12-09 ¦ 15:13Ikusten nola zeuk ere ulertu duzun atzenean, mezuaren hasieran kontrakoa adierazi baduzu ere? #4. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenRodolfa ¦ 2009-12-10 ¦ 09:26Aizu karloto! Zer ari zara zu ba? Esan eta ez esan, iritziak erakutsi eta intentzioak ezkutatu... ez zara zu ibiliko norbait enbenenatu nahian edo? #5. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenKarloto ¦ 2009-12-10 ¦ 09:49Bueeeeeeno... Etsi egin beharko. Ironi maila zeroraino ekarrita, Porrotx eta horrelakoen zale amorratu itsua naizela, Joxe Mari aspalditik ezagutzen dudala, abertzale, euskaltzale, integro, zuzen, zintzo, koherente, kongruente, kontziente, militante eta ezin humanoagoa iruditzen zaidala eta, horrenbestez, herriak horrelako gidariak aukeratu beharko lituzkeela, hobe omen dugulako eredu hori orain moda-modan dagoen beste ideal indibidualista, egoista, axolakabe, suntsitzaile eta mertzenarioa baino, alegiya. #6. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenNikasio Jauna ¦ 2009-12-10 ¦ 09:57Ba nik berehala ulertu dut Karlotoren lehen mezua, ironia izeneko teknika berezi bat erabili du. Ea ba, umore pixkat! gure buruaz barre egiten ez badugu, dena transzendentziaz eta seriotasunez ikusteko obligazioa badugu, Pirritx eta Porrotx zertarako behar ditugu? #7. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenjoseba ¦ 2009-12-11 ¦ 23:34euskal herria ez litzateke berdina pirritx eta porrotx gabe (eta marimotots eta amona josefina eta...), hori ziur. #8. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenerrekamari ¦ 2009-12-13 ¦ 10:19lehengoz esan Porrotx pailazo zoragarria iruditzen zaidala, benetan maitagarria. Baina... "abertzale, euskaltzale, integro, zuzen, zintzo, koherente, kongruente, kontziente, militante eta ezin humanoagoa" horrelako kategoriek dardara pixka bat ematen didate, garai bateko katoliko apostoliko eta romano gogorarazten didate! Gora moraltasuna ta zintzotasuna! #9. Re: Porrotx: bihotzez ikasten dena ez da inoiz ahaztenBegotxu ¦ 2010-03-11 ¦ 10:15Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ez dira pailazoak soilik, askoz gehiago ere badira. Ematen dutena hizkuntza ere gainditzen du. Nere bixkiak txiki txikitatik ikusten duten gauza bakarra haien ikuskizunak dira, amonak ez daki euskara eta maite ditu, izugarri alaiak, momentu guztietan jarraitzen du haria, jartzen duten sentimendua neurtezina baita. Zerbait garden baldin badago munduan, umeak dira, eta ondo dakite zer aukeratu, nahiz eta oraindik zergatik ez jakin. Duela gutxi bizitzako momentu txarrenetako bat bizi naiz, eta haiengandik, ezagutu gabe asko jaso dut. NEURTEZINA BENETAN emanten dutena. Beti aukeratzen dute giza tematika bat, justiziaz eta samurtasunez betetakoa, benetan, umeengan iragina izango balute etorkizuna (umeena izanda) askoz ere baketsua, polita, berdea, eta gorria eta izango litzateke. "Sentitu, Pentsatu eta Egin", ez da edozein mezu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|