Itzuli orri nagusira Bidali hau

Buber sarien irabazleak uko egin dio sariari

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-12-04 ¦ 14:24 ¦ internet

Jaurlaritzaren, SPRIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz Internet&Euskadi elkarteak antolatutako Buber Sarien irabazleak uko egin dio saria jasotzeari. José A. Pérez Mimesacojea blogaren egileak hainbat arrazoi eman ditu sariari uko egiteko:

  • Sarien irizpide falta nabarmena. OTko abeslari katalan batekin eta korrikalari foro batekin lehian egon da, sari hori eskuratzeko, mimesacojea.
  • Erakundeek Internet bultzatu nahi badute, badaukate zer egin eta zertan xahutu dirua.

Publizitatea

Erakundeei eskatu die ahazteko argazki eta kanapeak, eta lan egiten hasteko eskatu die:

  • Egin lan bretxa digitala jeisteko
  • Diruz lagundu nagusientzako ikastaroak eta birziklatze ikastaroak
  • Sustatu start-upak
  • Ekidin adituek ihes egitea
  • Bermatu sarbide librea informaziora eta kulturara

Perezek argazkia ateratzeko aitzakia baino ez du ikusten Buber Sarien atzean:

Uko egiten diot sariari, Buber Sariak propaganda erraminta nabarmenegiak iruditzen zaizkidalako. Gure politikoak eta txiringitoen arduradunak herrialdeetako titularretan Internet hitz distiratsuaren alboan agertzeko erraminta bat dira Buber Sariak.

Erantzunak

#1. Tropela.net-ek jasotako sari eta garaikurra

Sustatu ¦ 2009-12-04 ¦ 18:34

Tropela.net ekimenak irabazi du euskara sustatzen duen webgune onenaren saria, eta izan ziren saria jasotzen. Hori bai, garaikurrari erreparatu diote, eta zerbait ez dago oso zuzen irudi horretan...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz