|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Nola egin Youtubeko bideo bat hasieratik barik une jakin batean programatzeko© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-03 ¦ 11:35 ¦ internetHonen berri eman genuen behin hemen, baina ez oso argi. Aprobetxatuko dugu Euskararen Eguna, Jose Mari Satrustegi euskaltzain zenaren aipu bat gogoratzeko, zeina bideo luzeago baten barruan dagoen, une jakin batean. Bideoa 9 minutu luze da, baina Satrustegiren aipua 3 minutu eta 46 segundu igarotakoan agertzen da. Hortaz, esteka bat sortzeko #t=3m46s gehitu behar zaio URL helbideari:
Itsasteko orduan, beste modu batean egiten da, ordea. Youtubek ematen dizun itsasteko kodean, eskuz parametro bat gehitu behar duzu bi lekutan:
Eta gehitu behar dena da &start=226 pusketa, non segundu kopurua jarri behar den. Adi honi: estekan 3m46s bada, hori segundo kopuru totalera bihurtu behar duzu, kasu honetan 226. Hau da, itsasteko kode arruntean, goiko bi parametro horietan halako letra saltsa topatuko duzu.
Erantzunak#1. Nola egin Youtubeko bideo bat une jakin batean programatzeko (2011)Sustatu ¦ 2011-04-12 ¦ 10:04Aldaketa berriekin, embed egiteko edo itsasteko ematen duen kodean Iframe era hobesten du orain Youtubek. Kodea honela bada: <iframe title="YouTube video player" width="560" height="349" src="http://www.youtube.com/embed/Hw6-xKvXk94" frameborder="0" allowfullscreen> </iframe> Minutu eta segunduaren kodeak gehitu behar dira bideoaren gakoaren ondoren. Adibidez, bideoa 2. minutu eta 44 segundu igaro ondoren hasi nahi baduzu: <iframe title="YouTube video player" width="560" height="349" src="http://www.youtube.com/embed/Hw6-xKvXk94#t=2m44s" frameborder="0" allowfullscreen> </iframe> Albiste honetan frogatua. #2. Re: Nola egin Youtubeko bideo bat une jakin batean programatzeko (2011)Luistxo ¦ 2011-09-13 ¦ 11:13Permalink eran ere ematen du aldatu egin dela sistema. Orain #at eta segundu kopurua jarri behar dela ematen du, hala nola bideo honetan: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|